Plentzia eta Urduliz metro-geltokien arteko zerbitzua etenda mantenduko dute, hilabetearen hasierako luizia aztertzeko egindako ikerketak hala gomendatuta. Lur-jausia izandako mendi-magala egonkortzeko lanak abiatu zituzten joan den astean, eta teknikariek aurreikusten zuten gaur, eguaztenean, berreskura zitzaketela metro-zerbitzua. Hala ere, azkenengo txostenek ondorioztatu dute lanok "denbora" behar izango dutela.
Hori dela eta, Metro Bilbaok jarraituko du autobus-zerbitzuagaz, herri bien artean mugikortasuna ahalbidetzeko. Joan-etorriak metroaren ordutegi berdina izango du, 20 minutuan behinekoa.