Erandio eta Leioa ere, eremu gorrira

Iker Rincon Moreno 2021ko urt. 28a, 12:46

Getxo izan da eremu gorrira sartzen lehenengoa Uribe Kostan, astelehenean 500eko intzidentzia-tasa gainditu ondoren; gaur, gainera, Erandio eta Leioa batu zaie, 12 eta 18 COVID-19 kasu berri atzeman ondoren, hurrenez hurren. Getxon ere kutsatutakoen kopuruak gora egiten ari du etengabe: 44 kasu azkenengo orduetan. Ospitaleratuen egoerari dagokionez, datuak larritzeko modukoak dira; astebetean ia bikoiztu egin da ZIUko ospitaleratutakoen kopurua Osakidetzan: urtarrilaren 14an 84 gaixo zeuden eta, gaur, ordea, 137.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun