Langileen Nazioarteko Eguna

Aldaketa aldarrikatu dute Uribe Kostan

Hodei Torres · Iker Rincon Moreno 2021ko mai. 1a, 18:43

Maiatzaren lehena dugu gaur eta, urtero legez, milaka lagun batu dira langileen eskubideak defendatzeko Euskal Herri osoan. Aurtengoa COVID-19ak markatutako jardunaldia izan den arren, ez dira gutxi izan aldaketa eskatzeko Urdulizeko mobilizaziora batu diren langileak. LAB sindikatuak deitu du eskualdeko manifestazio hori, “Aldaketa da aukera. Por un cambio de rumbo. Zaintza, lana, bizitza, herria” lemapean. 12:30ean abiatu dira Urdulizko ospitaletik Sopelako udaletxerako bidean. Hona hemen manifestazioak utzitakoak.

Argazki-galeria

Maiatzak 1 Uribe Kosta

Erlazionatuak

Maiatzak 1: Langileen Nazioarteko Eguna

Bizkaiko Pentsiodunen Mugimendua 2021 api 30 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun