Mundukatuak

Ane Otalora: "400 urtez, Gabonak debekatuta egon ziren hemen"

Abendua eta urtarrila artean, urtearen amaieragaz, Gabonak ditugu hemen: tripa-festak, familia zein lagun artean; elizkizunak, opariak eta jaia. Munduko beste leku askotan ere garaiok ospatzen dituzte, baina, zelan? Gaur egun Eskoziako Glasgown hirian bizi den Ane Otalora getxoztarrak kontatu digu zelan bizi dituzten egunok bertan.

COVID-19aren pandemia dela eta, aurtengoa lehenengo aldia izango da Ane Otalorak Gabonak Glasgown ospatuko dituena. Dioenez, hangoak pelikuletan ikusten denaren "antzeko Gabonak" dira, Euskal Herrikoakaz alderatuta nahiko desberdinak. Gogoan duenez, Eskozian debekatuta egon zen jai hau 400 urtez, protestantismoa zela-eta, eta oraingoak modu oso unibertsalean ospatzen dituzte. Halere, bertako ohiturak ere badituzte: Otalorak azaldu duenez, Gabon Zaharrean Hogmanay festa egiten dute, paganismoari lotutakoa, hain zuzen ere; jatekoari dagokionez, hirugiharragaz inguratutako saltxitxak, ardoa, honey roast parsnips (eztiagaz erretako txiribiak) eta Bruselako azak izan ohi dituzte mahaiaren gainean; eta tradizioa izan ohi da Santa Clausen galtzerdietan mandarinak sartzea, "opari bezala".

Dekorazioari dagokionez, denok imajina dezakeguna topa daiteke bertan: argiak, giraldak, dekoratutako zuhaitzak...

Erlazionatuak

Mirza Zaldivar: "Erlijioak eta familiak garrantzi handia du garaiotan"

Getxo

Abendua eta urtarrila artean, urtearen amaieragaz, Gabonak ditugu hemen: tripa-festak, familia zein lagun artean; elizkizunak, opariak eta jaia. Mu...

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun