Aurretik, edozein kiroletan egin ohi den legez, gorputza puntuan jartzeko beroketa ariketak izango ditugu gure herrietan Korrika Kulturalaren bitartez.
Gorputza ez, baina burua berotzen hasi zitzaidan Korrikaren aurkezpen mezua entzun nuenean: "hitzekin, ekin, egin, eragin, eginarazi". Ekin, bai. Herri ekintzailea ei gara, senean txertatuta ei dugu. Eragitean, ordea, ez dakit beti asmatzen ote dugun. Eginaraztearena… hurrengo baterako utziko dut.
Egun batzuetara Korrikaren abestia entzun nuen. "Sentitu, pentsatu, hitzekin, zurekin". Orduan bai, orduan burua korrika batean hasi zitzaidan; izan ere, ekinak aurreko eta osteko gogoeta eskatzen duelakoan nago, eta zenbaitetan azken hori ahaztu egiten dugula begitantzen zait.
Gainera gogoeta hitzekin egiteaz aparte, zurekin egin beharreko kontua da, elkarrekin egin beharrekoa. Gogoetarik gabeko ekintzak eta partekatu gabeko gogoetak burua moztu dioten oiloaren korrikaldiren antzekoak baitira: korrika egin bai, baina noraezean.
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.