Mugimendu feministak Uribe Kostako kaleak hartu ditu zaintza sistema publikoaren alde

Erredakzioa 2022ko mar. 8a, 15:12

Ehunka emakumek bat egin dute goizean udalerri eta auzoetan egin dituzten deialdietan; hala ere, elkarretaratze jendetsuenak iluntze partean egin dituzte. "Zaintza sistema publikoa defendatuz" lelopean, Euskal Herriko mugimendu feministak zaintza-lanetan dauden desorekak azpimarratu gura izan ditu aurtengo mobilizazioetarako egin duen deialdian.

HIRUKAk jarraipen berezia egin die gaur Uribe Kostako mobilizazioei. Ikusi agendan deialdi guztien ordutegia, eta martxoaren 8ko atal berezian gaurko egunagaz lotutako albiste guztiak.

Mobilizazioetarako deialdiak:

  • Berango: 19:30ean, Sabino Arana kalean.
  • Erandio: Danborrada morea, 18:30ean, Euskadi plazan.
  • Getxo: 19:30ean, Algortako Telletxe plazan.
  • Gorliz: 19:30ean, Elizan.
  • Leioa: 19:30ean, Boulevardean.
  • Plentzia: 19:30ean Piruliko plazatxotik.
  • Sopela: 19:00etan udaletxeko plazan.

Goizeko elkarretaratzeak:

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun