Argazkiak: AEK
Gaur goizaldean heldu da 22. Korrika Urdulizera. Bertan, lekukoa hartu dute eskubaloi eta futbol taldeetako gazteek, Elortza ikastetxeko ikasleek, Uribe ESIko langileek eta Udalak, besteak beste. Urduliz atzean utzi eta, Plentziarako bidean, Barrikako Udalak hartu du lekukoa. Hortik, Plentzian sartu eta Gorlizera joan da kalez kale. Hezkuntza zentroek, kirol taldeek, gaztetxeak, Gorlizko ospitaleko langileek eta alderdi politikoek eskuz esku pasatu dute lekukoa, 22. Korrikak Lemoizko Andraka auzotik eskualdea atzean utzi duen arte. Korrika bi urte barru bueltatuko da euskararen aldeko aldarriagaz.
Argazkiak: AEK
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!