22. Korrika Uribe Kostan

Erredakzioa 2022ko api. 8a, 08:07

Pandemiaren eraginez, ohi baino urtebete gehiago itxaron behar izan dugu euskararen aldeko lekukoa eskualdeko kaleak zeharkatzen ikusteko. Egun bitan egin du Korrikak agerraldia gurean, Erandion apirilaren 6an, eta gainontzeko udalerrietan hurrengo egunean. Guztira, 68 kilometro egin ditu lekukoak hemen, eta, horren atzetik, milaka euskaltzalek hitzez ekiteko konpromisoa hartu dute. Herri hau euskaraz sentitu eta pentsatu... Hitzekin!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun