Aste-akabuan musikaz gozatzeko hamaika aukera egongo dira eskualdean

Ander Zarraga 2022ko aza. 25a, 17:12
Odei Barrosok "Terapia" bereazken lana eskainiko du Pletzian.

Zapatuan hainbat musika proposamen izango dira eskualdean; izan ere, aurreko martitzenean, hilak 22, Musikaren Nazioarteko Eguna ospatu zen eta bihar Fair Saturday izango da, artea eta kultura gizartearen erdigunean jartzeko eguna.

Plentziako Ontziola plazan, Odei Barroso euskal rap munduko erreferente nagusienetako bat ekarriko du Kulturaldiak. Hainbat musika arlo landu dituen artista polifazetikoak gazteen parte hartzea sustatuko duen kontzertua eskainiko zu 21:00etatik aurrera.

Sopelako Kuadrillek Musikaren Eguneko jaialdia ospatuko dute lehen aldiz. Horretarako, 18:00etatik aurrera, musika kalera aterako dute herriko tabernetan zehar kontzertu akustikoa eskainiko duen Aseloth Black Patxangaren eskutik. Ostean, 20:00etan, eguneko hitzordu garrantzitsuena hasiko da Ugerda, Lamiak eta Down the Lather taldeen kontzertuakaz. Bukatzeko, 00:00etati aurrera, Erroia tabernan kuadrillen karaokea egongo da, gaua ezin baino hobeto bukatzeko.

Berangon, ekintzez betetako Fair Saturday ospakizun berezia egingo dute. Santa Ana plazan egingo dituzten jarduerez gain, Berango Antzokian hainbat ikustaldi egongo dira: Argia Fundazioko abesbatza, Meia Meia Dantza, Porte Dantza estudioa, Ana Lara Dantza Eskola eta Ohana Dantza Eskola.

Erlazionatuak

"Musikan denetarik probatu behar dela uste dut"

Asier Barruetabeña Rivallo 2021 ots 15 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun