Euskarak oraindik ere behar gaituelako, udaberrian HITZEKIN abiatu genuen KORRIKA eta udazkenean HITZEZ EKINgo diogu EUSKARALDIARI. Izan ere, aurreko edizioetan egin genuen bezala, ahobiziok eta belarriprestok gure konpromisoak bete, eta hamabost egunez herriak, auzoak eta ariguneak astinduko ditugu. Argi dago data zehatzen zaleak garela, eta horietan mugitzeko arazorik ez dugula izaten, baina ez da horretan geratu behar gure egitekoa. Hamabost egunez ekintzetara jauzi egiteko gai bagara, zergatik ahazten dugu gainontzeko 350 egunetan?
Aurtengo Euskaraldia amaitutakoan, ariketa berria proposatuko dugu. Demagun egunero-egunero ospatzekoa izango dugula, 365 egunez Korrika biziko dugula, Euskaraldian murgilduta egongo garela. Demagun euskara astelehenetik igandera, urtarriletik abendura erabili beharko dugula. Nirekin parte hartu nahi?
Bidali zure iritzi artikuluak hiruka@hiruka.eus helbide elektronikora
HIRUKAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiagaz. Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, HIRUKAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia gura gabe aldatzeko arriskua dago. HIRUKAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, hala behar izanez gero.