Euskaraldiko antolatzaileek eskerrak eman dizkiote belarriprest eta ahobizi guztiei, "izan ere, horiei guztiei esker, euskaraz hitz egiteko aukera berriak sortu ditugu herri, entitate, auzo eta kaleetan".
Orain, ariketan zehar bizi izandakoak batzeari ekin diote, bizipen horiek ikusarazteko asmoz, "horiek baitira, ariketa honi zentzua ematen diotenak". Baina, nola egin daiteke hori?
- Baliatu zure sare sozialak eta aipatu Euskaraldia (@euskaraldia)
- euskaraldia.eus-en bizipena utzita
- Edota emaila bidalita helbide honetara: komunikazioa@euskaraldia.eus