Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak ekimen ugari antolatzen ari da hiri-hondakinen prebentzioa, gaikako bilketa eta birziklapena sustatzeko helburuagaz. Mankomunitateko iturriek azpimarratu dutenez, hondakinak kudeatzeko hierarkian, prebentzioa da lehen estadioa eta garrantzitsuena, eta ahalik eta hondakin gutxien sortzea du helburutzat.
lldo horretan, iaz, jatetxeei zuzendutako kanpaina bat jarri zuen abian: bezeroei platerean soberan geratzen zaien janaria etxera eramateko ontziak banatzea. Ekimenak harrera ona izan du, eta gero eta gehiago zabaltzen ari dira hondakinen prebentzioaren aldeko jarrerak.
Oraingoan, ostalaritzaren sektoreari zuzendutako beste prebentzio-ekimen interesgarri bat abiarazi dute: beirazko ur botila berrerabilgarriak iturriko ura zerbitzatzeko. Ekimen honen helburu nagusia da erabilera bakarreko plastikozko ur-botilen hondakinak murriztea. Uribe Kostako eskualdean, kalitate bikaineko ura dator iturritik, eta jatetxeetan eskaintzea gero eta zabalduagoa dago; gainera, aurten onartutako Hondakinen Lege berriak, apirilaren 8ko 7/2022 Legea, ekonomia zirkularrean izan litezkeen hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzkoa, derrigortu egiten ditu jatetxeak
bezero guztiei iturriko ura dohainik eskaintzera.
Horretarako, Mankomunitateak 500 botila serigrafiatu banatuko ditu dohainik establezimendu parte-hartzaileen artean.
Hauexek dira establezimenduak bete beharko dituzten baldintza nagusiak:
- Otorduak ematea.
- Konpromisoa prebentzio-ekintza hau abian jartzeko eta aurrerantzean ere jarraitzeko.
Informazio gehiago jasotzeko, honako bide hauek ahalbidetu dituzte:
- Telefonoz: 688 780 591
- E-postaz: info.ekogune@uribekosta.eus