EH Bilduk 2023ko udal-hauteskundeetarako hainbat zerrendaburu aurkeztu ditu eskualdean

Ander Zarraga 2022ko abe. 7a, 10:49

Aitor Garagarza, Guruzne Carrasson eta Mari Jose Peleteiro, EH Bilduko zerrendaburuak Plentzia, Sopela eta Leioan hurrenez hurren.

Barne hautapen-prozesuaren bitartez koalizio abertzaleko militantziak hainbat hautagai berretsi ditu Bizkaian. Besteak beste, Uribe Kostan hauek dira aurkeztu dituzten azken zerrendaburuak: Gorlizen, Izaskun Ibarra Garai; Plentzian, Aitor Garagarza Cambra; Sopelan, Guruzne Carrasson Torrontegi; Berangon, David Martín Carnicero eta Leioan, Mari Jose Peleteiro Ramos.

Aurreko astelehenean bukatu zuen EH Bilduk 2023ko maiatzean egingo diren hauteskundeetarako Bizkaiko 28 udalerritako zerrendaburu izateko hautapen prozesua. Orain arte egindako barne-hautaketa faseetan, koalizioko militantziak 36 zerrendaburu berretsi ditu, tartean, Erandioko zerrendaburua izango den Imanok Eguskiza Palma ere.

Azaldu dutenez, positibotzat jo dute parte hartze bidez egindako ariketa, eta, bestea beste, Sopelan berretsitako Guruzne Carrasson hautagaia nabarmendu gura izan dute. Izan ere, hurrengo astean, hilaren 14an, eguaztena, Carrassonen hautagaitzaren aurkezpen-ekitaldia egingo dute Kurtzio kultur etxean 19:00etan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun