Inauteriak Uribe Kostan

Inauteriak ate-joka daude Uribe Kostan

Ander Zarraga 2023ko ots. 17a, 08:38

Barikutik aurrera, negua bukatzear dagoela ospatzeko eta kalera mozorrotuta ateratzeko hainbat festa eta jarduera egingo dituzte eskualdean. Hemen duzue Uribe Kostako udalerrietan egingo dituzten adin eta gustu guztientzako moduko ekintzen egitarau-bilduma. Prest duzu mozorroa?

Barrika

Otsailak 17, barikua

  • 18:00etan, zazpi urtetik gorako umeentzako tailerrak, Goierriko Ander deuna kultur aretoan. 
    • Ezinbestekoa da izena ematea, otsailaren 16a baino lehen, liburutegia@barrika.eus posta-elektronikora idatziz edo 946 775 163 telefono-zenbakira deituz.

Otsailak 18, zapatua

  • 18:00etan, disko-festa, Goierriko Ander Deuna kultur aretoan. Ostean, merienda eta mozorrotuta bertaratzen direnen artean oparien zozketa egingo dute.

Otsailak 21, martitzena

  • 19:00etan, XVI. Tostada Lehiaketa.

Berango

Mozorroaren gaia musika estiloak izango da.

Otsailak 17, barikua

  • 21:00etan, Rolling Stones taldearen omenezko kontzertua, frontoian.

Otsailak 18, zapatua

  • 18:00etan, kalejira Auskalo taldeagaz, Berangoetatik pilotalekuraino.
  • 18:30ean, txokolatada.
  • 19:00etan, disko-txiki.
  • 21:00etan, disko-kontzertua, Le Blond taldeagaz, frontoian.

Erandio

Mozorroen gaia: Erandiotik mundura, munduko kulturak

Otsailak 17, barikua

  • 18:00etan, kalejira eta Altzagako inauterien jaia, Asociacion Mujeres de Erandiok antolatuta.
  • 18:00etan, Erandiogoikoko kalejiratxoa trikiti, pandero eta batukada eta buruhandiakaz.
  • 19:30ean, Astrabuduko kalejira.
  • 20:00etan, Dantzxori, Trabudu dantza-taldearen ikuskizuna, Astrabuduan.

Otsailak 18, zapatua

  • 11:00-14:00 / 16:00-18:00, ume eta familiei zuzendutako ekintzak, Astrabuduko Mendiguren plazan: puzgarriak, tailerrak, ekintzak eta disko-festa.
  • 17:00etan, Photocall eta zozketa, Astrabuduan.
  • 18:30etan, Astrabuduko inauterietako lehiaketa.
  • 21:30ean, kontzertua: Lost in Covers, Mendiguren plazan.
  • 11:00etan, Altzagako inauterietako olinpiadak.
  • 12:00etan, kalejira, Altzagako kaleetatik.
  • 15:00etan, Altzagako inauterietako bazkaria.
  • 17:00etan, Altzagako inauterietako kalejira eta Boliviako dantzak.
  • 18:30ean, Inauterietako lehiaketa, Altzagan.
  • 23:00etan, erromeria: Urrats, Altzagan.
  • 12:00etan, Erandiogoikoko kalejira.
  • 19:00etan, Lantzeko inauteriak, Goialde Dantzari Taldearen eskutik.
  • 20:00etan, itzulera kanta eta Erandiogoikoko mozorro-lehiaketa.
  • 23:00etan, kontzertua: Lowe band, Erandiogoikoan.

Otsailak 19, domeka

  • 12:00etan, Erandiogoikoko mozorro-lehiaketaren finala eta jaia txokolatadagaz eta umeentzako jolasakaz, Euskadi plazan.

Getxo

Itzulbatzeta/Romo inauteriak

Otsailak, 18, zapatua

  • 12:00-14:30, Jolasak eta tailerrak.
  • 12:00etan, kalejira herrian zehar.
  • 13:00etan, mozorro-lehiaketa.
  • 15:00etan, bazkari herrikoia.
  • 16:30ean, bingo musikatua.
  • 18:00etan, txokolatada.
  • 19:00etan, kalejira musikatua, erraldoi eta buruhandiakaz.
  • 20:00etan, umeentzako ekimena Vivo la Danse Studio taldearen eskutik.
  • 21:00etan, irrintzi-lehiaketa.
  • 22:00etan, DJ Bengalitas.

Algortako inauteriak

Otsailak 24, barikua

  • 17:30ean, umeentzako tailerrak, San Nikolas plazan eta frontoian.
  • 18:30ean, txokolate-banaketa.
  • 19:00etan, umeentzako disko-festa, San Nikolas plazan.
  • 20:00etan, Fanfarrea Areatxu, herrian zehar.
  • 21:30ean, Algortako Maketa Lehiaketa, San Nikolas plazan.

Otsailak 25, zapatua

  • 12:00etan, Andres Isasi Musikalia Banda eta Leioako Musika Banda, herrian zehar.
  • 12:30ean, erraldoi eta buruhandien kalejira.
  • 12:30ean, inauterietako txupinazoa eta photocall, San Nikolas plazan.
  • 14:30ean, familientzako mozorro-bazkaria eta bazkaloste girotua, Zabala eskoletan.
  • 15:00etan, kuadrillen mozorro bazkaria, San Nikolas plazan.
  • 18:00etan, inauterietako kalejira Algortako kaleetatik, Markina eta Mundakako inauteriak. Ostean, kuadrillen mozorro-txapelketako desfilea, Zabalatik abiatuta.
  • 19:00etan, inauterietako zumba Rosigaz, Kasino plazan.
  • 19:00etan, poteo musikatua, herrian zehar.
  • 20:00etan, Ume eta Gazterdi Mozorro Txapelketako Sari Banaketa, Kasino plazan.
  • 20:00etan, Gazteentzako DJ-a, San Nikolas plazan.
  • 20:30ean, Txekoslobako, Katea zonaldean.
  • 21:00etan, kontzertua: La Tokokera, Kasino plazan.
  • 21:00etan, gau berezia, Amesti zonaldean.
  • 22:00etan, Mozorro Txapelketako sari-banaketa, San Nikolas plazan.
  • 22:30ean, DJ, San Nikolas plazan.

 Otsailak 26, domeka

  • 11:30ean, umeentzako tailerrak eta egur-jolasak, Argia fundazioaren eskutik, Sa Nikolas plazan.
  • 12:00etan, Euskal inauterien desfilea Agurra taldearen eskutik, herrian zehar.
  • 13:30ean, txistorrada, San Nikolas plazan.
  • 17:00etan, Egizu! Getxoko ama hizkuntzak inauterietan, San Nikolas plazan.

Areetako inauteriak

Otsailak 25, zapatua

  • 11:00 erromeria, Areetako Eskoletako plaza.
  • 11:10 pintura lehiaketa, jolasak, izen ematea, Areetako Eskoletako plaza.
  • 11:30 euskal dantzak, Areetako Eskoletako plaza.
  • 13:30 mozorro lehiaketa, Areetako Eskoletako plaza.

Gorliz

Otsailak 17, eguena

  • 11:00etan, eskolako inauterietako kalejira, Elexalden.

Otsailak 18, barikua

  • 19:00etan, umeentzako inauterietako tailerrak, Eliz plazan.
  • 21:00etan, Inauterietako disko-festa, Elexalden.

Otsailak 19, domeka

  • 11:00etan, XIII. Inauterietako Tostada Txapelketa, Ibarreta plazan.
  • 18:30ean, Euskal inauterien kalejira-ikuskizuna Aratza Dantza Taldearen eskutik, Ibarretatik Eliz plazara.

Leioa

Otsailak 18, zapatua
 
  • 17:00etan, ume eta gazteentzako Puzgarriak, Errekalde plazan.
  • 19:00etan, familia guztiarentzako Ikuskizuna: Dantza Saltsa, J.R. Aketxe Plaza. Euria bada Barandiaran Behekoa Institutuan egingo dute
  • 19:00etan, kalejira: Ibarretukada, Leioako kaleetatik.
  • 19:15ean, txokolatada. J.R. Aketxe plaza. Euria bada bulebarrean egingo dute.
  • 20:00etan, animazio familiarra. J.R. Aketxe plazan. Euria bada Barandiaran Behekoa Institutuan egingo dute.
  • 21:00etan, nagusientzako mozorroen jaia, Ikea Barri plazako karpan.
  • 23:00etan, erromeria: Garilak 26, Ikea Barri plazako karpan.
  • 03:00etan, jaiaren bukaera.

Otsailak 21, martitzena

  • 11:00etan, umeentzako parkearen hasiera, Kandelazubieta kiroldegian.
  • 12:30ean, umeentzako ikuskizuna: Pepa eta Kutxo pailazoak.
  • 14:00etan, goizeko ekintzen bukaera.
  • 16:30ean, arratsaldeko ekintzen hasiera.
  • 17:00etan, umeentzako animazioa: disko-festa.
  • 18:00etan, XXVIII. Haurren Mozorro Lehiaketa eta partaideen desfilea, taldeka zein banaka
  • 19:00etan, Leioako XXVIII. Haurren Mozorro Lehiaketako sari-banaketa.
  • 20:00etan, jai-bukaera.

Lemoiz

Otsailak 18, zapatua

  • 18:00etan, disko-festa eta txokolatada, Armintzako frontoian.

Plentzia

Otsailak 17, barikua

  • 11:00etan, Plentziako eskolako ikasleen inauteria, eskolan.

Otsailak 25, zapatua

Plentziako XIV. Inauteri Tematikoa

  • 12:00etan, umeen jolasak, Eliz plazan.
  • 12:00etan, gazte-poteoa, portuan hasita.
  • 12:30ean, Torraden aurkezpena, Eliz palzan.
  • 14:30ean, gazte-bazkaria.
  • 18:00etan, Kaskarraton aurkezpena, Ontziola plazan. Ostean, pregoiaren irakurketa eta Torraden Lehiaketako sari-banaketa.
  • 18:30ean, Kalejira Ontziola plazatik frontoira, orkestrak lagunduta.
  • 19:00etan, Disko-festa, frontoian.
  • 23:00etan, Oinutsik erromeria, Ontziola plazan.

Sopela

Otsailak 17, barikua

  • 20:00etan, Musika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna: Jaleiu, Kurtzio kultur etxean.
Otsailak 18, zapatua
  • 14:00etan, Sopelako Kuadrillen herri-bazkaria, udaletxeko plazan.
  • 17:00etan, kuadrillen arteko jolasak eta playback txapelketa, Jauregizarren.
  • 19:00etan, poteo musikatua.
  • 21:00etan, Kontzertua: La Topadora eta Oxabi taldearen erromeria, udaletxeko plazan.

Otsailak 19, domeka

  • 18:00etan, umeentzako ikuskizuna: Go!azen 9.0, Urko kiroldegian.

Otsailak 20, astelehena

  • 11:00-14:00, umeentzako tailerrak eta ekintzak Urko kiroldegian.
  • 18:00etan, zirkua eta antzerkia, Urko kiroldegian.

Otsailak 21, martitzena

  • 17:00etan, kalejira eta umeen mozorro-lehiaketa, Urko kiroldegian.
  • 18:00etan, disko-festa, Urko kiroldegian.
    • Sarrerak doakoa izango dira, baina aldez aurretik eskuratu behar dira Kurtzio kultur etxean edo udal-webgunean.

Urduliz

Otsailak 25, zapatua

  • 17:30ean, mozorro-lehiaketa, Antsonekoa plazan.
  • 19:00etan, Kalejira: Diver Jurassic dinosauroen ikuskizunagaz, Antsoneko plazatik udaletxera.
  • 22:00etan, 18 urtetik gorakoentzat guatekea, Iparralde kiroldegian. Gaia: 80. eta 90. hamarkadako filmak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun