Inauteriak Uribe Kostan

Inauterietako azken txanpa ospatuko dute aste-akabu honetan

Ander Zarraga 2023ko ots. 24a, 17:19

Algorta, Areeta, Plentzia eta Urduliz izango dira eskualdean inauteriei amaiera emateaz arduratuko direnak. Algortan, gaurtik domekara bitartean iraungo duen egitarau oparoa prestatu dute, eta, Areetan, bihar izango da egun handia. Plentzian ere zapatuan egingo dute aurten fantasia ardatz izango duen XIV. Inauteri Tematiko ospetsua, eta, egun berean, dinosauroen kalejira ikusgarri batek hartuko ditu Urdulizko kaleak. Ez ahaztu mozorratzea! 

Egitaraua:

Getxo

Algortako inauteriak

Otsailak 24, barikua

  • 17:30ean, umeentzako tailerrak, San Nikolas plazan eta frontoian.
  • 18:30ean, txokolate-banaketa.
  • 19:00etan, umeentzako disko-festa, San Nikolas plazan.
  • 20:00etan, Fanfarrea Areatxu, herrian zehar.
  • 21:30ean, Algortako Maketa Lehiaketa, San Nikolas plazan.

Otsailak 25, zapatua

  • 12:00etan, Andres Isasi Musikalia Banda eta Leioako Musika Banda, herrian zehar.
  • 12:30ean, erraldoi eta buruhandien kalejira.
  • 12:30ean, inauterietako txupinazoa eta photocall, San Nikolas plazan.
  • 14:30ean, familientzako mozorro-bazkaria eta bazkaloste girotua, Zabala eskoletan.
  • 15:00etan, kuadrillen mozorro bazkaria, San Nikolas plazan.
  • 18:00etan, inauterietako kalejira Algortako kaleetatik, Markina eta Mundakako inauteriak. Ostean, kuadrillen mozorro-txapelketako desfilea, Zabalatik abiatuta.
  • 19:00etan, inauterietako zumba Rosigaz, Kasino plazan.
  • 19:00etan, poteo musikatua, herrian zehar.
  • 20:00etan, Ume eta Gazterdi Mozorro Txapelketako Sari Banaketa, Kasino plazan.
  • 20:00etan, Gazteentzako DJ-a, San Nikolas plazan.
  • 20:30ean, Txekoslobako, Katea zonaldean.
  • 21:00etan, kontzertua: La Tokokera, Kasino plazan.
  • 21:00etan, gau berezia, Amesti zonaldean.
  • 22:00etan, Mozorro Txapelketako sari-banaketa, San Nikolas plazan.
  • 22:30ean, DJ, San Nikolas plazan.

 Otsailak 26, domeka

  • 11:30ean, umeentzako tailerrak eta egur-jolasak, Argia fundazioaren eskutik, San Nikolas plazan.
  • 12:00etan, Euskal inauterien desfilea Agurra taldearen eskutik, herrian zehar.
  • 13:30ean, txistorrada, San Nikolas plazan.
  • 17:00etan, Egizu! Getxoko ama hizkuntzak inauterietan, San Nikolas plazan.

Areetako inauteriak

Otsailak 25, zapatua

  • 11:00 erromeria, Areetako Eskoletako plaza.
  • 11:10 pintura lehiaketa, jolasak, izen ematea, Areetako Eskoletako plaza.
  • 11:30 euskal dantzak, Areetako Eskoletako plaza.
  • 13:30 mozorro lehiaketa, Areetako Eskoletako plaza.

Plentzia

Otsailak 25, zapatua

Plentziako XIV. Inauteri Tematikoa

  • 12:00etan, umeen jolasak, Eliz plazan.
  • 12:00etan, gazte-poteoa, portuan hasita.
  • 12:30ean, Torraden aurkezpena, Eliz palzan.
  • 14:30ean, gazte-bazkaria.
  • 18:00etan, Kaskarraton aurkezpena, Ontziola plazan. Ostean, pregoiaren irakurketa eta Torraden Lehiaketako sari-banaketa.
  • 18:30ean, Kalejira Ontziola plazatik frontoira, orkestrak lagunduta.
  • 19:00etan, Disko-festa, frontoian.
  • 23:00etan, Oinutsik erromeria, Ontziola plazan.

Urduliz

Otsailak 25, zapatua

  • 17:30ean, mozorro-lehiaketa, Antsonekoa plazan.
  • 19:00etan, Kalejira: Diver Jurassic dinosauroen ikuskizunagaz, Antsoneko plazatik udaletxera.
  • 22:00etan, 18 urtetik gorakoentzat guatekea, Iparralde kiroldegian. Gaia: 80. eta 90. hamarkadako filmak.
Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun