Jarraipen osoa, X biden (lehengo Twitter)
๐ฃ HIRUKA Kooperatiba Elkarteak bat egingo du greba feminista orokorragaz https://t.co/LbY1uYdix7
— Hiruka (@HirukaEus) November 30, 2023
๐ข Mobilizazioen jarraipen zabala egingo dute komunikazio-taldeko kazetariek hemendik ere. Hona hemen herriz herriko deialdiak ๐๐ผ#grebafeministaorokorra #ZaintzaEskubideKolektiboa
Iragarritako mobilizazioak
Getxo
Romo
- 07:00 Elkarretaratzea St. Eugenia plazan.
- 07:15 Pikete informatiboak St. Eugenia plazan.
- 09:00 Gosaria St. Eugenia plazan.
- 10:00 Herri dekorazioa St. Eugenia plazan.
- 11:00 Hausnarketa kolektiboa St. Eugenia plazan.
- 12:30 Manifestazioa St. Eugenia plazan.
- 14:00 Bazkaria St. Eugenia plazan. Bazkaria autogestionatua edota erreserbagaz 5 euro (616 220 519). "Mahai tresnak etxetik ekarri!".
- 16:30 Topaketa Bilbora joateko Areetako metro geltokian.
Zaintza zerbitzua egongo da goizean zehar.
Algorta
- 06:30 Topaketa Telletxen. "Ekarri zaintza-tresnak".
- 09:00 Gosari Kolektiboa Telletxen.
- 10:30 Lapiko jotzerako topaketa Telletxen.
- 12:30 Manifestazioa eta pikete informatiboak Telletxetik hasita.
- 14:30 Herri bazkaria autogestionatua Txiki Otaegin. "Ekarri zerbait elkarbanatzeko!".
- 16:30 Topaketa Bilbora joateko Telletxen.
Berango
- 10:30 Kotxe karabana Parking Bentatxutik.
- 12:30 Elkarretaratzea Gudari enparantzatik.
- 16:20 Topaketa Bilbora joateko metrotik.
Leioa
- 07:30 Piketeak Sakoneta kiroldegitik.
- 09:30 Erresidentziako langileakaz elkartasuna kotxez PLZ gorriaren atzealdetik (Fruteria Txema).
- 12:00 Manifestazioa Boulevardetik.
- 13:15 Kotxe-karabanan Arteara PLZ gorriaren atzealdetik (Fruteria Txema).
- 16:30 Topaketa Bilbora joateko Leioako metro geltokian.
Erandio
- 00:00 Txupinazoa eta greba egunaren hasiera Altzaga metro geltokian.
- 07:00 Manifestazioa Astrabudutik Altzagara, Josu Murueta plazan.
- 08:30 Manifestazioa Erandioko udaletxean, Irailaren 23a plazan.
- 09:30 Gosaria Altzagako Gautxorin.
- 10:30 Kotxe karabana Altzagako merkadilloan.
- 10:30-12:30 Informazio gunea Altzagako metro geltokian.
- 11:00 Elkarretaratzea Erandiogoikoko San Jose egoitzan.
- 12:30 Manifestazioa Altzagatik metro geltokian.
- 14:30 Bazkari autogestionatua Irailaren 23a plazan. "Ekarri bokata etxetik!"
- 16:30 Topaketa Bilbora joateko Altzagako metro geltokian.
Sopela
- 07:30 Topaketa Larrabasterrako plazan.
- 09:00 Gosaria zaintza gunean.
- 09:30 Elkarretaratzea Udaletxe plazan.
- 10:00 Piketeak Sopela-Urduliz.
- 14:30 Bazkari kolektiboa zaintza gunean. "Ekarri zerbait elkarbanatzeko!"
- 16:30 Topaketa Bilbora joateko metroan.
Urduliz
- 08:50 Informazio piketea eskola gunean eta gero udaletxearen aurrean.
- 10:30 Merkataritzagunea eta metro geltokia.
- 12:00 Mecaner aldera joan eta Sopelako jendeari itxaron.
- 12:30 Urdulizko egoitzara joan eta handik ospitalera.
- 14:00 Sopelako egoitzaren aurrean.
Gorliz-Plentzian
- 07:30 Piketea metro geltokian.
- 08:30 Gosari kolektiboa.
- 09:30 Bizi-kotxe karabana.
- 10:30 Pikete informatiboa.
- 12:00 Manifestazioa Gorlizko udaletxetik.
- 14:00 Herri-bazkaria.
- 15:00 Asanblada ez-mistoa.
- 16:15 Topaketa Bilbora joateko metroan.
Zaintzak kolektibizatzeko gunea
Zaintzak kolektibizatzeko gunea izango da Algortako Azebarri Kultur Elkartea azaroaren 30ean. Bertan, besteen zaintzaz arduratu behar diren lagunek lagunduta eta era kolektiboan egiteko aukera izango dute; umeentzako jolasak, begiraleak eta lasaitzeko guneak egongo dira; kolektiboan hausnartzeko eta pentsatzeko eremua sortuko dute eta betiere greba eguneko zereginez deskantsatzeko tokia izango da.
Emakume arrazializatu migratu eta ijitoak, greba eskubiderik gabe
Alabaina, pertsona guztiek ez dute grebarako eskubiderik. Hori da, zehazki, emakume arrazializatu migratu eta ijitoen kasua. Horregatik, azaroaren 11n, emakume arrazializatu, migratu eta ijitoen 20 bat kolektibok eta erakundek komunikatu bateratu bat zabaldu zuten adieraziz, ez zirela greba feminista orokorrera batuko. Nahiz eta horietako askok hasieran greba hau aurrera eramateko prozesuan parte hartu eta zaintzarako eskubide kolektiboaren diskurtsoagaz bat egin, erabaki dute deialdi orokor honetatik kanpo mantentzea.
Eman dituzten arrazoiak, besteak beste, hurrengoak dira: hasteko, grebak kanpoan uzten ditu arautu gabeko sektoreetan eta babes sindikalik gabekoetan lan egiten dituzten pertsona arrazializatu migratu eta ijitoak, eta horregatik uste dute greba ez dela tresnarik onena zaintza kolektiborako aldarria egiteko. Ildo berean, azpimarratu dute subjektu politiko gisa jardun ezin duten tresna baten alde egiteak berriz ere "mendeko posizioan" uzten dituela. Gainera, euren esanetan "mugimendu feminista batez ere zuri batek" gonbidatzen ditu planteamendu itxi bategaz bat egitera, eta "aurten ere" sentitu dute ez direla entzun edo txertatu zenbait gunetan planteatu dituzten zalantzak. Irakurri komunikatu osoa hemen.