Grebaren helburua izan da zaintza-lanak erdigunean jartzea, eta "zaintza erregimen desorekatu, heteropatriarkal, kolonialista, arrazista eta kapitalista eusten dituzten instituzioak seinalatzea", adierazi du grebara deitu duen Hego Euskal Herriko mugimendu feministak. Era berean, zaintza-langileen elkarteetatik seinalatu dute "nazkatuta eta nekatuta" daudela jendarte honetako zaintza lanen zati handi bat eusteaz, lan horiek "diskriminazio egoeran, eskubide asko aitortu gabe eta zapalduta daudela" egiten baitituzte. Horregaz batera, greba zaintzen pribatizazioaren aurka eta zaintza-sistema publiko eta komunitarioa aldarrikatzeko ere baliatu dute; "pertsona guztiontzako zaintza eskubide kolektiboa bermatuko duen herri batean bizi nahi dugulako", erantsi dute.
Eskualdean, goizaldeko lehen ordutik, ehunka herritarrek babestu dituzte grebara deitzeko ekintzak, eta, euriak atsedenik eman ez duen arren, egin dituzten mobilizazio ezberdinek oihartzun handia izan dute; berbarako, Algortan eguerdian egindako manifestazioan 1.200 pertsona inguru zenbatu dituzte.
Goizaldetik, piketeek lanuzteak egiteko deialdiak egin dituzte lantokietan, eta errepideak moztu dituzte hainbat puntutan. Egunak argitzerako, mobilizazio jendetsuek jarraitu dute eta lapiko-jotzeak egin dituzte; tartea, Algortan, grebalariak Getxoko udaletxean sartu dira zaintza sistema publikoa aldarrikatzeko eta bertan egin den osoko bilkura bertan behera gelditzea exijitzeko; hala ere, heltzerako amaituta zegoen. Era berean, greba egiteko eskubiderik ez zuten edota zerbitzu minimoak betetzera behartuta egon diren zaintza-sektoreko langileak ere izan dituzte gogoan mobilizazioetan. Hori dela eta, nagusien egoitzetara edo osasun zentroetara hurbildu dira hainbat udalerritan bertako langileei babesa adieraztera.
Goiz osoan zehar egin dituzten mobilizazioen ostean, grebalariak Bilbora elkarregaz joateko hitzordua izan dute bertan egingo den manifestazio jendetsuan parte hartzera.
Grebaren jarraipena herriz herri:
Algorta
Algortako Greba Komiteak antolatutako mobilizazioa hasi dute daborduko; goizean goiz, errepideak hartuta eta bideak itxi ondoren, gosaria prestatzen hasi dira Telletxe plazan.@algortakoMF #A30GrebaFeministaOrokorra #ZaintzaEskubideKolektiboa #PribatizaziorikEz pic.twitter.com/LP3V4xyvfV
— Hiruka (@HirukaEus) November 30, 2023
Berango
Eguerdian kotxe-karabana eta elkarretaratzea egin dute@Berango|n ere, zaintza-lanak ereigunean jartzeko aldarrikatuz.#A30GrebaFeministaOrokorra #ZaintzaEskubideKolektiboa #PribatizaziorikEz #ZaintzaSistemaPublikoaORAIN pic.twitter.com/lpIe26QVSj
— Hiruka (@HirukaEus) November 30, 2023
Erandio
๐ฃ #Erandio|n manifestazioak Udalaren osoko bilkura eten eta #grebafeministaorokorra|ren aldarrikapenak ohiukatu dituzte pic.twitter.com/VCOv0wtqlV
— Hiruka (@HirukaEus) November 30, 2023
Gorliz eta Plentzia
๐ฃ#Gorliz|en eta #Plentzia|n ere goizetik hasi dituzte piketeak eta mobilizazioak. 12:00etan, manifestazioa egingo dute Gorlizko udaletxetik Plentziara#A30GrebaFeministaOrokorra #ZaintzaEskubideKolektiboa #PribatizaziorikEz #ZaintzaSistemaPublikoaORAIN
— Hiruka (@HirukaEus) November 30, 2023
Irudiak: @SorginenAlabak pic.twitter.com/q0UzNPcw17
Itzulbatzeta/Romo
Euria egin arren, ekintza eta mobilizazio ugari eramango ditu aurrera #Romo|ko Greba Komiteak. 10:00etan herri dekorazioari ekingo diote eta 12:30ean manifestazioa antolatu dute.#A30GrebaFeministaOrokorra #ZaintzaEskubideKolektiboa #ZaintzaSistemaPublikoaORAIN pic.twitter.com/Ib4SfkgoR2
— Hiruka (@HirukaEus) November 30, 2023
Leioa
๐ฃ Leioan ere manifestazioa egin dute eta hainbat herritarrek babestu dute #GrebaFeministaOrokorra pic.twitter.com/rlzZa1ZuPB
— Hiruka (@HirukaEus) November 30, 2023
Sopela-Urduliz
๐ฃ Sopelako kaleetan zehar sartu dira herritarrak.#A30GrebaFeministaOrokorra #ZaintzaEskubideKolektiboa #PribatizaziorikEz #ZaintzaSistemaPublikoaORAIN pic.twitter.com/swDYgcZlGi
— Hiruka (@HirukaEus) November 30, 2023