Zaintzak erdigunean jartzeko Euskal Herriko mugimendu feministak deitutako greban, Uribe Kostako ehunka herritarrek parte hartu dute gaur. Azaroaren 30ean, goizaldetik hasita, hainbat ekintza egin dituzte beraien aldarrikapenak gizarteratzeko eta zaintza-lanen pribatizazioa, horretan lan egiten dutenen egoera eta, oro har, horien feminizazioa salatzeko. Hemen dituzue egunak utzitako irudi batzuk.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!