23. Korrika

Korrika batzordeak osatzen dabiltza egunotan Uribe Kostan

Iker Rincon Moreno 2024ko urt. 29a, 17:02

22. Korrika, Plentziatik igarotako une batean.

Martxoaren 14tik hasita, hilaren 24ra bitartean, Euskal Herri osoa zeharkatuko du Korrikak, Irundik Baionara, "Harro herri" lelopean. Gurean, martxoaren 21ean gurutzatuko du euskararen aldeko korrikaldiak Uribe Kosta, eta herriz herriko batzordeak buru-belarri dabiltza daborduko antolaketa lanetan.

Uribe Kostan ere lehen pausoak ematen dabiltza, Korrika batzordeak sortzeko bilerak egiten ari baitira egunotan. Algortan, esaterako, atzo elkartu ziren, eta bihartik aurrera batuko dira berriro gainontzeko herrietan:

  • Urduliz: urtarrilaren 30ean, 17:30ean, kultur etxean.
  • Erandio: urtarrilaren 30ean, 17:30ean, Gaztetxokoan.
  • Sopela: otsailaren 1ean, 18:00etan, Kurtzio kultur etxean.
  • Berango: otsailaren 1ean, 18:30ean, Berangoeta kultur etxean.
  • Itzubaltzeta/Romo: otsailaren 1ean, 19:30ean, Romo Kultur Etxean.
  • Gorliz-Plentzia: otsailaren 2an, 19:00etan, Gorlizko Jentilbaso AEK euskaltegian.

Hitzorduon aurretik, Leioan batu ziren hilaren 16an, baita Berangon ere egun berean. Itzubaltzeta/Romon eta Gorliz-Plentzian ere lehenengo bilera egin zuten hilaren 18an eta 20an, hurrenez hurren, eta Erandion, Sopelan eta Urdulizen urtarrilaren 23an.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun