Uribe Kostako kiroldegietako azpikontratatutako behargin guztiak daude deituta grebara, hala nola Gorlizkoak eta Sopelakoak.
Bizkaiko kiroldegietako azpikontratatutako langileek abenduan eta urtarrilean daborduko hainbat greba egun egin zituzten euren lan-eskubideak aldarrikatzeko asmoz. Oraingoan, beste 5 greba egun egingo dituzte, gaur, otsailak 28, lehenengo eguna izanda. Bihar, otsailak 29, bigarren greba eguna egingo dute eta gainontzeko hiru egunak hurrengo asteko martxoaren 4, 5 eta 9an izango dira. Hala, "bidezko hitzarmen probintzial batengatik" borrokan diraute: azpikontratatutako langileen hitzarmena 2022ko abenduaren 31n iraungi zen eta ordutik negoziazioan daude hura berritzeko.
Uribe Kostako kiroldegietako azpikontratatutako behargin guztiak daude deituta grebara, hala nola Gorlizkoak eta Sopelakoak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!