Egitaraua

Mankomunitateko udalerrietan 30 jarduera baino gehiago prestatuko dituzte martxoaren 8a dela eta

Erredakzioa 2024ko mar. 4a, 17:20

Martxoaren 8an, barikuan, hainbat mobilizazio-deialdi egin dituzte eskualdeko udalerrietan.

Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da eta Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalek hainbat ekitaldi eta jarduera egingo dituzte, berdintasunaren, emakumeen ahalduntzearen eta genero-arrazoiengatiko diskriminazioa erabat ezabatzearen alde etengabe lan egiteko konpromisoagaz

Egitaraua:

Barrika

Martxoak 8,barikua

  • 12:30 Kontzentrazioa emakumeen biribilgunean eta manifestuaren irakurketa.
  • 15:00 IX Emakumeen omenezko bazkaria. Antolatzailea: Emakumeen Hitza. Ipar Itxaso Jatetxean, Goierrin.

Apirilak 12, barikua

  • 17:00 – 20:00 Espresiozko arteen bidezko autozainketarako espazioa tailerra. Emakumeen Hitza. Emakumeen Hitza-ren lokala. Edukiera mugatua. Izenemateak: aupadaelakartea@gmail.com

Berango

Martxoak 8, barikua

  • 19:30 Berangoko Emakumearen Elkarteak antolatutako elkarretaratzea Sabino Aranan.
  • 20:30 Cherry & the Ladiesen kontzertua. Santa Ana anfiteatroan.

Martxoak 9, zapatua

Martxoak 10, domeka

  • 10:30 Emakumeen Elkarteak antolatutako martxa. Zentrotik.
  • 12:00 Hanburgesa-jana solidarioa, Sabino Arana kalean.
  • 12:30 Haurrentzako dantzaldiak eta tailerrak frontoian.

Gorliz

Martxoak 8, barikua

  • 19:00 Gorliz-Plentziako emakumeen martxa.

Martxoak 9, zapatua

  • 18:00 Hitzaldi feminista: Autozainketei buruzko gogoetak. Sertutxenan.

Lemoiz

Martxoak 9, zapatua

  • 12:00-13: 30 Mugimendu espresiboaren tailerra.
  • 18:00. Filma eta krispetak: Emakumeen iturria.

Martxoak 10, domeka

  • 12:30 Emakumeei omenaldia Lemoizko abesbatzako ahotsakaz.

Apirilean:

  • Autodefentsa feminista tailerra, 2 orduz zapatuetan. Edukiera mugatua. Izen-ematea: alara@alara.eus

Plentzia

Martxoak 6, eguaztena

  • 19:00 Jule Goikoetxeak egindako EAEko heteropatriarkatua azterlanaren aurkezpena. Goñi Portalen.

Martxoak 8, barikua

  • 19:00 Gorliz-Plentzia emakumeen martxa.

Martxoak 9, zapatua

  • 19:00 Ane Lindaneren bakarrizketa. Goñi Portalen.

Martxoak 14, eguena

  • 19:00 Mahai feministaren aurkezpena eta Zaintza proiektua. Goñi Portal.

Sopela

Martxoak 7, eguena

  • 19:30-21:30 Bertso-batu poteo bertsolariakaz (Saioa Alkaiza eta Arrate Illaro) eta Reperkusión Feminista batukada.

Martxoak 8, barikua

  • 10:30-12:00 Hezkuntza eta herriko elkarteen kontzentrazioa Urgitxieta Plazan. Manifestuaren irakurketa eta Arima taldeko koreografia.
  • 19:30 Manifestazioa Udaletxeko Plazatik hasita. Manifestuaren irakurketa. Itoiz Uribe Abeslaria eta Meñakoz taldearen Koreografia.

Urduliz

Martxoak 6-16

  • Literaturako Nobel Saridun emakumeak erakusketa. Kultur etxean.

Martxoak 9, zapatua

  • 21:00 Urduliz Blues Gaua: Indigo Blues. Kultur etxean.

Martxoak 10, domeka

  • 12:30 Manifestuaren irakurketa. Jubilatuen plazan.
  • 13:00 Baldosa berriaren inaugurazioa – Berdintasunerako bidea. Kultur Etxea parkean.
  • 13:15 Kalejira eta triki-poteo feminista. Jubilatuen plazan.

Martxoak 15, barikua

  • 18:30 Begirada Berri bat filma: Cerdita. Kultur etxean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun