Bere hogeigarren liburua kaleratu du Aritza Bergarak: 'Euskal Herriko Ipuin Mitologikoak'

Nahia Martinez Gondra 2024ko mai. 15a, 12:52

Adimen artifizialagaren bitartez egin du liburua Bergarak. © ARITZA BERGARA

Aritza Bergara gorliztarraren Euskal Herriaren Ipuin Mitologikoak liburu ilustratuak, zazpi narrazio labur biltzen ditu, adimen artifizialagaz egindako testu eta ilustrazioakaz osatuta. Hala, euskal mitologiako pertsonaia nagusien kontakizunak ageri dira obran: Mari, Basajaun, Jentilak, Inguma, Gauargi eta Galtzagorriak, besteak beste. 8 urtetik gorako haurrentzat zuzenduta dago, eta ikastetxeetan euskal mitologia lantzeko liburu aproposa dela berretsi du Bergarak.

Bergararen hogeigarren liburu honek berezitasun bat du: obra osoa adimen artifizialagaz eginda dago, ilustrazioak zein testuak. Prozesu luzea izan da: "Hainbat froga egin ostean, balio duen emaitza lortzen duzunean, zure ukitua eman behar diozu. Toponimoek, esate baterako, hurbilagoak bihurtzen dituzte ipuinak. Eta hori sortzailearen lana da, AAk ez dizu hain emaitza ona ematen", azaldu du. Guztira urte eta erdi egon da irudiak sortzen, eta ahalegin handiak eta gero, uste du lortu duela azkenean "euskal mitologiaren ikonografia berri bat".

Era horretan, AAk batez ere kontakizunari "arintasuna" eskaini diola ziurtatu du. Izan ere, prozesu guztia berak kontrolatu du eta berak markatu du sormen-denbora: irudiak sortzea, aukeraketa, maketazioa, etab.

Hala, uste du euskal mitologiak arbasoen kosmobisioa erakusten duela, "herri gisa dugun mundua ulertzeko modu bat, inguruan dauden elementuei hurbiltzeko ikuspuntu berezi bat" eskainiz. Gainera, ipuinetan protagonista diren pertsonaia mitologikoen ezaugarrien bidez, irakaspen ezberdinak partekatzen ditu liburuak: naturarekiko errespetua edota bakoitzaren garrantzia nahiz eta txikia izan, besteak beste. Liburuaren aurkezpena egingo du ekainaren 9an, Bilboko Liburu Azokan, karpa nagusian, 13:00etan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun