Uribe Kostan, 26.939 txakur daude erroldatuta gaur egun, eta askotarikoak entzun ditzakegu horiei izendatzeko: Lur, Itzal, Ekhi, Argi… Hamaika dira erroldan dauden izenak, baina, zein da izenik errepikatuena eskualdean? Eta herriz herri?
Uribe Kostan, gaur gaurkoz, Luna da txakurren artean gehien errepikatzen den izena, Lur atzean duela. Ondoren daude Kira, Zuri, Sua, Nala, Thor, Lola eta Argi. Baina, goazen ikustera herriz herri zein den zerrenda EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorraren arabera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.