Bai zapatuan, baita domekan ere, irailaren 21ean eta 22an, kanpalekura hurbildu direnek hamaika jarduera izan dituzte ederto pasatzeko eta proiektuaren inguruan informazioa jasotzeko, hala nola azoka, ipuin-kontalaria, kontzertuak edo hitzaldiak.
Plataformako kide den Hodei Rodriguezek beraien aldarrikapenak laburbildu ditu, azalduz egitasmo honek hainbat kalte eragingo dituela inguru horretan. Batetik, eraikuntza-fasean parkearen eta Artatza-Romo Institutuaren jolastokiaren zati handi bat suntsituko delako, eta, bestetik, trafikoa asko areagotuko duelako inguru horretan.