Bizkaiko Foru Aldundiak itsasadarraren azpiko tunelari egindako alegazioen bi heren onartu ditu

Ander Zarraga 2024ko ira. 30a, 10:30

Itsasadarraren azpiko tunela 2025an hasi eta 2028an bukatu gura dute. © BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Itsasadarraren azpiko ibai-azpiko tunelaren proiektuari aurkeztutako alegazioen bi heren sartu dituela jakinarazi du Aldundiak. Horiek osorik edo partzialki onartu dituzte, eta, horrela, auzokoen eta ingurumenaren gaineko eraginakaz lotutako alderdiak hobetu dituztela diote.

Bizkaiko Foru Aldundiak itsasadarraren ertz biak lotuko dituen tunelaren proiektuari aurkeztutako alegazioen bi heren onartu ditu, osorik edo zati batean, Carlos Alzaga Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko diputatuak azaldu duenez. Aldaketak auzokoen eraginak murriztean oinarritzen dira, hala nola pantaila akustikoak sartzea eta lan-ordutegiak egokitzea.

Proiektua teknikaren, ekonomiaren eta ingurumenaren aldetik oso konplexua dela eta, berrikusi egin dutela azaldu du diputatuak, bizilagunen ekarpenak kontuan hartuta eta indarrean dagoen legediaren arabera. "Ezin da ezer estali gabe utzi", adierazi du Alzagak, jasotako iradokizunakaz plana hobetzearen garrantzia azpimarratuz.

Leixuri Arrizabalaga Aldundiko bozeramaileagaz batera egindako agerraldian, Alzagak nabarmendu du egungo fasea azken hobekuntzak sartzean oinarritzen dela, eta hobekuntza horiek ere ingurumen-kezkei heltzen dietela, ibaiaz azpiko tunelaren inpaktua minimizatzeko konpromisoaren zati gisa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun