Gure gabon gaua - Izaro
HIRUKAren gomedioa.
Zortzi gabon kanta berezi sortu ditu Izaro abeslariak bere Izaro gabonetan diska berrirako.
Horra Mari Domingi - Euskadiko Orkestra, Ainhoa Larrañaga eta Leioa Kantika Korala
HIRUKAren gomedioa.
Dringilin Dron - Pantxoa eta Peio
Josu Zarateren gomendioa.
Zaratek azaldu legez, abesti hau bitxia da ez duelako kolektibitatearen alde egiten, Gabonetako euskal kantuetan egiten ohi den moduan. Bere letra aztertuz gero, honakoa dio: "Dringilin Dron, gaur gabon, sabela betea daukat eta besteak hor konpon".
Etxe Honetan - Josu Bergara
Josu Zarateren gomendioa.
Zaratek dioenez, abesti berrietan elementu erlijiosoak desagertzen dira eta horiek Olentzerok ordezkatzen ditu. Kantatzeko moduari dagokionez, gaur egun koraltasuna ez da lehenesten.
Gabon Gabean - Fernand Fernandez Lavie
Josu Zarateren gomendioa.
Aho-korapilo kutsua duen abesti bitxia.
Amaia Zubiria eta Antxon Artola - Folk Euskal Herria
Itxaso Payaren gomendioa.
Payak kontatu digunez, txikitan etxean entzun ohi zuten album hau Gabonetan.