1.000 herritar baino gehiago atera dira Bilboko kaleetara itsasadarraren azpiko tunela errefusatzera

Hodei Torres · Ander Zarraga 2025ko ots. 10a, 09:57

Manifestazioa jendetsua egin zuten zapatuan Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiari Lamiakoko itsasadarraren azpiko tunela eraikitzeko plana bertan behera utz dezala eskatzeko. Mobilizazioa Subflubiala EZ! plataformak deitu zuen eta 50 talde ekologista eta sozialek baino gehiagok babestu zuten. Mobilizazioan ohartarazi zutenez, proiektuak "trafikoa eta kutsadura areagotuko ditu", eta "interes pribatuei erantzuten die, eta ez herritarren beharrei".

Manifestazioa Arriaga plazatik abiatu eta Aldundiaren egoitzaren aurrean amaitu zen. Bertaratutakoek "Subflubiala geldituko dugu!" bezalako aldarrikapenak oihukatu zituzten; izan ere, plataformatik salatu zutenez, 500 milioi euro baino gehiagoko balioa duen obra horrek "ingurumen-helburuen kontrako norabidean doa", eta Bilboko metropolialdean garraioaren azterketa integralik egin gabe diseinatu dute.

Halaber, proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpenean jasotako datu ofizialen arabera, 2048an trafikoa % 33 handituko litzateke. "Erakundeek garraio publikoaren aldeko apustua egin behar dute, autobiak eraikitzen jarraitu beharrean", azpimarratu zuten Subflubiala EZ! taldeko bozeramaileek. Gainera, proiektuaren kostua izugarri igo daitekeela kritikatu zuten, Supersurragaz gertatu zen bezala, eta funts horiek garraio publikoaren sarea hobetzeko erabiltzea eskatu zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun