Metro Bilbaok zerbitzua berreskuratu du, partzialki

Iker Rincon Moreno 2025ko api. 28a, 20:42

Algortako geltokia itxita egon da eguerditik.

Eguerdian iberiar penintsula osoa kolpatu duen itzalaldi orokorraren ondorioz Bilboko metroak geldi egon dira, argindarrik gabe. Hala ere, Metro Bilbaok jakinarazi duenez, 20:00etatik aurrera zerbitzua berrezarri dute Zazpikaleetatik Plentziara eta Kabiezesera. Hala ere, momentuz, ez da zerbitzurik egongo Zazpikaleak eta Basauri artean.

Erlazionatuak

Itzalaldi masiboak kaosa eragin du hainbat orduz gurean

Hodei Torres · Iker Rincon Moreno api 28, 18:45 Uribe Kosta

Argindarra tarteka ari da itzultzen eskualdeko udalerrietara

Ander Zarraga · Iker Rincon Moreno api 28, 17:51 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun