Herritarrak gero eta kezkatuago daude itsasadarraren azpiko tunelak eragin ditzakeen kalteengatik, hori dela eta, plataformako kideen kezka nagusiak helarazi gura dizkio Bizkaiko Foru Aldundiari. Plataformako kideek salatzen dutenez, Aldundiak ez du inolako azalpenik ematen, eta horrek herritarren kezkak areagotzen ditu.
Gauzak horrela, plataformak proiektuari buruzko eztabaida publiko batean parte hartzera gonbidatu ditu Aldundiko arduradunak: Elixabete Etxanobe ahaldun nagusia eta Carlos Alzaga Lurralde Garapenerako foru diputatua. Subflubiala EZ! plataformatik deitoratu dutenez, ez da gonbidapena egiten dieten lehen aldia, baina oraindik ez dute erantzunik jaso.