Lehiaketak harrera ona izan duela azaldu dute antolatzaileek, izan ere, 20 lagun baino gehiagok parte hartu dute eta, guztira, 30 argazki inguru aurkeztu dituzte epaimahaiak balora ditzan. Parte-hartzaile guztien artean, lau izan dira saridunak: Gorka Gomezek eskuratu du lehen saria; Laura Dominguezek bigarrena; Denis Markaidak hirugarrena; eta, azkenik, Jon Goyarrolak jaso du gazteentzako sari berezia.
Sari-banaketa ekitaldia baliatuta, Subflubiala EZ! plataformak dei egin die leioaztarrei borrokan jarraitzeko. Hala, herritarrei gogorarazi diete apirilaren 25ean proiektuaren aurka manifestazioa egingo dela, Artatza parkea bezalako ondareak babestearen garrantzia aldarrikatzeko.