"Francesco Pasqualeren bosgarren arima" Unai Elorriagaren azken eleberria zozkagai dugu

"Francesco Pasqualeren bosgarren arima" Unai Elorriagaren azken eleberria zozkagai dugu

Zerriak, heriotza goiztiarregiak, gogotik joaten ez diren umetako lagunak, erdiminak, esnea, gurdiak, askotariko gaitzak eta ur-azalean barreiatutako partiturak. Irudi horiek gailendu ziren, besteren artean, Francesco Pasqualeren egunetan. Saprin jaio zen, Italia hegoaldean, eta Richard Wagner, Robert Schumann eta Giuseppe Verdi konpositoreekin konpartitu zuen bere mundualdiaren parte handi bat.

Haren arrastoari segika, XIX. mendeko Europa mendebaldean zabaldutako giza mapa bat eskaintzen du Unai Elorriagaren zazpigarren nobelak. Beregainak diren atalekin eraiki du kontakizuna idazleak, elkarren segidan jarrita oihartzuna puskaz harago hedatzen dutenak; hitz lauz eta urarena halako musika itsaskorrez.

Parte hartu zozketan, ez zara damutuko! Eta irakurri hemen Hirukak Unai Elorriagari egindako elkarrizketa.

Zozketan parte hartu gura baduzu, urriaren 27a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

Epea: 2024/10/27 23:59

Zenbat da 2+2 hizkiz?