"Maite zaitut" ikuskizunerako sarrera bikoitzak zozkatzera goaz!

"Maite zaitut" ikuskizunerako sarrera bikoitzak zozkatzera goaz!

Gerturatzen ari da Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei ‘Maite zaitut!’ erraldoia esateko festa handia, eta ikuskizuna ere ari da gorpuzten, maiatzaren 3ko hitzorduari begira: musika, dantza, zirkoa, ikus-entzunezkoak eta beste hainbat arte diziplina uztartuko dira oholtzan, pailazoek urtetan eta urtetan eskaini diguten soinu-banda abiapuntu hartuta.

Irakurri hemen gonbidatuen eta festaren inguruko informazio gehiago eta parte hartu zozketan!

BEC!eko Bizkaia aretoan izango da ikuskizuna, maiatzaren 3an, zapatuan,  17:00etan.

Zozketan parte hartu gura baduzu, apirilak 6a (domeka) baino lehenago bete ondoko formularioa.

BAZKIDE ZENBAKIA atalean jarri 000, mesedez.

Epea: 2025/04/06 23:59

Zenbat da 2+2 hizkiz?