Politika  Berango  Uribe Kosta 2016-11-22 11:08

Berangoko alkatea harrituta agertu da EH Bilduk Landaidako obren harira hartutako jarreraz

Berangoko alkatea harrituta agertu da EH Bilduk Landaidako obren harira hartutako jarreraz

Berangon eraikitzen dabiltzan "Megapark"aren kontrako jarrera hartzera eskatu zien hilabetearen hasieran EH Bilduk eskualdeko udal guztiei. Horren aurrean, Anabel Landa Berangoko alkateak bere harridura agertu du, udalerriko Lurralde Zati Plana behin betiko onartzeko bozketan abstenitu egin baitzen koalizio abertzalea. Era berean, Landak argitu gura izan du Landaida gunean eraikitzen ari direna ez dela "Megapark" bat, baizik eta "jarduera ekonomikoak garatzeko gune" bat.

  Jendartea  Berango 2016-11-21 12:03

Beldur Barik programa aurkeztuko dute eguaztenean

Beldur Barik programa aurkeztuko dute eguaztenean

Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da; hori dela-eta, Beldur Barik programaren aurkezpen instituzionala egingo dute azaroaren 23an, eguaztenean, Berango Antzokian. Horretarako hitzordua 11:00etan ipini dute, eta bertan egongo dira Emakundeko, Eudeleko, Aldundiko eta Udaleko ordezkariak.

  Kirolak  Berango  Erandio  Leioa  Uribe Kosta 2016-11-18 18:05

López Cozar txirrindularia fitxatu du Euskadi Fundazioak

López Cozar txirrindularia fitxatu du Euskadi Fundazioak

Baqué-Campos taldea desegin ostean, Juan Antonio López Cozar "Chupete" txirrindularia ez da Baqué-Saroni talde berrian sartu. Horren ordez, Euskadi Fundazioagaz sinatu du datorren denboraldian elite mailan estreinatzeko. Hala, López Cozar utzi dio loturarik izateari Berango, Erandio eta Leioako udalek sustatutako Elkar Kirolak txirrindularitza-eskolagaz; horren taldea da Baqué-Saroni.

  Kultura  Berango 2016-11-18 12:36

Aurtengo Euskadi Literatura Sariak banatu dituzte

Aurtengo Euskadi Literatura Sariak banatu dituzte

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak emandako 2016ko Euskadi Literatura Sariak banatu zituen atzo Iñigo Urkullu lehendakariak; Donostiako San Telmo museoan egin zuten ekitaldia, arrastian. Besteak beste, Mitxelko Uranga berangoztarrak irabazi du Euskarazko Saiakera saria, "Tartaroa. Mina, boterea eta egia" liburuagaz.

  Jendartea  Berango 2016-11-18 12:24

Gabonetako kolonietan izena eman daiteke daborduko Berangon

Urrun daudela dirudien arren, Gabonak ate joka ditugu. Hori dela-eta, Berangoko Udalak oporraldi horretarako umeentzako programa prestatu du daborduko. Hala, horretan parte hartu gura duten neska-mutilek azaroaren 21era arte izango dute izena emateko aukera. Hilaren 24an zozketa publikoa egingo dute, eta hilaren 28an, astelehena, onartutako behin betiko zerrenda ezagutzera emango dute.

  Politika  Berango 2016-11-16 12:40

AAEAMk hilaren 26rako antolatutako manifestaziora deitu du Saioa Sanchez preso berangoztarrak

AAEAMk hilaren 26rako antolatutako manifestaziora deitu du Saioa Sanchez preso berangoztarrak

Saioa Sanchez preso politiko berangoztarrak Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak azaroaren 26an, zapatuan, Bilbon egingo duen manifestazioan parte hartzeko deia egin du. Era berean, mugimendu horretako kideek egindako lana ere goraipatu du, "zuek izan zarete bakarrak inolako bereizketarik gabe barrukoen ahotsari oihartzuna eman eta euskal errepresaliatu politiko guztientzako amnistiaren aldeko borroka kalean pizturik mantendu duzuenok".

  Kultura  Berango 2016-11-14 18:51

Alberto Díez: "Gure senideak ere badira errioxar eta burgostarrak"

Kepa Ugarte Martiarena

Alberto Díez: "Gure senideak ere badira errioxar eta burgostarrak"

Alberto Díez Saiz (Gorliz, 1933) historia-ikertzaileak "Vascos, burgaleses y riojanos primos hermanos" bere azken liburua aurkeztu zuen azaroaren 4an, Sopelan.

  Politika  Berango  Uribe Kosta 2016-11-09 16:20

Berangoko merkatalgune berriaren kontra jotzeko eskatu die EH Bilduk eskualdeko udal guztiei

Berangoko merkatalgune berriaren kontra jotzeko eskatu die EH Bilduk eskualdeko udal guztiei

Berangoko Landaida gunean eraikitzen dabiltzan merkatalgunearekiko "erabateko desadostasuna" agertu du Uribe Kostako EH Bilduk. Gaur goizean Berangoeta kultur etxean egindako prentsaurrekoan, "makroproiektu" horren atzean daudenek eskualdeko herrien bizitza "hipotekatuko" dutela ohartarazi dute, "bertoko bizitza sozial eta kulturala desagerraraziz". Horrez gainera, agintariek ezarri gura duten herri-eredua salatu dute: "bizitzarik gabekoa, giro sozial eta kulturalik gabekoa".

  Kirolak  Berango  Erandio  Leioa  Uribe Kosta 2016-11-04 10:00

Umeen Bizikleta Festa eta Txuma Klasika, iruditan

Umeen Bizikleta Festa eta Txuma Klasika, iruditan

Berango, Erandio eta Leioako udalek bultzatutako Elkar Kirolak txirrindularitza-eskolak publiko egin ditu egunotan ehunka argazki eta bideo batzuk. Argazkiak, Esti Aginakok egindakoak, pasa den urriaren 16an ospatu zen Umeen Bizikleta Festaren irudiak dira, eskolaren ikasturte-akabua izan zen orduan. Bertan, 4.000 pertsona baino gehiago batu ziren, Erandiotik Berangora betetako txirrindularitza-ibilbidean edo beranduago Moreaga parkean egindako jaialditxoan. Modu berean, Txumaren Hiru Egunak kadeteen klasikako hiru bideo ere argitaratu dituzte hemen.

  Politika  Berango 2016-11-03 13:55

Aurrekontuak osatzeko prozesu parte-hartzailea abiatuko du Berangoko Udalak

Aurrekontuak osatzeko prozesu parte-hartzailea abiatuko du Berangoko Udalak

Berangoko Udalak 2017ko aurrekontuak osatzeko prozesu parte-hartzailea abiatuko du. Hala, berangoztarrek euren proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte. Modu horretan, Anabel Landa alkateak eta Carlos Collado Ogasuneko zinegotziak nabarmendu dutenez, "auzokideentzako lehentasunezko gaiak zeintzuk diren ezagutu ahal izango dira".

  Kultura  Berango 2016-11-03 11:25

Mitxelko Uranga: "Belaunaldi gazteak xaxatzeko idazten ditut saiakera-liburuak"

Kepa Ugarte Martiarena

Mitxelko Uranga: "Belaunaldi gazteak xaxatzeko idazten ditut saiakera-liburuak"

Mitxelko Uranga Alvarez (Berango, 1978) idazleak irabazi du Euskarazko Saiakerako Euskadi Saria, "Tartaroa. Mina, boterea eta egia" (Pamiela, 2015) liburua dela-eta. Globalismoa eta kontsumismoa dira lan horren hari nagusiak. Gaur egun Gorlizen bizi den berangoztarra Filosofian doktorea da. Gai hori irakasten du Sopelako Ander Deuna ikastolan.

  Kirolak  Berango  Erandio  Leioa  Uribe Kosta 2016-10-26 19:59

Elkar Kirolak babesteari utzi dio Camposek

Elkar Kirolak babesteari utzi dio Camposek

Umeen Bizikleta Festak amaiera eman zion Elkar Kirolak txirrindularitza-elkartearen denboraldiari, pa­sa den urriaren 16an. Berango, Erandio eta Leioako udalek sustatutako elkarteak balantze ona egin du jaialdiaz. Euria izan arren, 4.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten Erandiotik Berangora antolatutako ibilbidean eta geroko jardueretan.

  Politika  Berango 2016-10-26 13:42

Aginagak gose greba utzi behar izan du, birritan konortea galdu ostean

Ibai Aginaga preso politiko berangoztarrak gatibu gaixoen askatasunaren alde egiten zebilen gose greba alde batera utzi behar izan du, senideek Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduari jakinarazi diotenez. Izan ere, borroka hasi eta hirugarren egunean birritan galdu zuen konortea, atzo goizean, sufritzen duen bihotzeko gaitza dela-eta. Halere, gaurtik domekara arte "txapeoa" egingo du, ziegatik irten barik egon, preso gaixoen askatasuna aldarrikatzeko.

  Politika  Berango 2016-10-24 09:57

Guardia Zibilak Ibai Aginaga preso politiko berangoztarraren osasun eskubidea ukatu duela salatu dute

Guardia Zibilak Ibai Aginaga preso politiko berangoztarrari emandako tratu higuingarria salatu du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. Aginaga Sevilla II (Moron de la Frontera) kartzelan dago preso, eta joan den eguenean ospitalera eraman behar zuten daukan bihotzeko gaitza dela-eta azterketa egiteko, azaldu dutenez. Ospitalera eraman behar zuten guardia zibilek, ordea, bertara joan aurretik "haien aurrean biluztea agindu zioten Ibairi; honek uko egin zion horri, erakunde militarraren kideen helburu bakarra bera umiliatzea eta makurraraztea zelakoan".

  Kirolak  Berango 2016-10-21 12:30

Pausoz pauso beteko dute Berangoko Ibilaldi Neurtua domekan

Pausoz pauso beteko dute Berangoko Ibilaldi Neurtua domekan

Udagoienagaz batera, 34. Ibilaldi Neurtua antolatu du Berangoko Sei Herri kultur elkarteak. Domekan, Uribe Kosta zeharkatuko du ibilbideak. Goizean goiz hasiko dira izen-emateak Sei Herri tabernan.

  Kultura  Berango 2016-10-20 13:57

Ikurrina dantzan

Iker Rincon Moreno

Ikurrina dantzan

Berangoko Simon de Otxandategi dantza-taldeak ikurrinaren aldeko hainbat ekimen egin zituen 1976an. Orduko protagonistei gorazarre egingo diete urriaren 21ean, barikuan, Berangoko pilotalekuan antolatuko duten ekitaldian.

  Kultura  Berango  Sopela 2016-10-20 16:28

Mitxelko Uranga berangoztarrak irabazi du Euskarazko Saiakerako Euskadi Saria

Mitxelko Uranga berangoztarrak irabazi du Euskarazko Saiakerako Euskadi Saria

Mitxelko Uranga Álvarez idazle eta irakasle berangoztarrak irabazi du Euskadi Literatura Saria, Euskarazko Saiakera atalean, "Tartaroa, mina, boterea eta egia" lanagaz. Urangak 38 urte ditu, filosofian doktorea da eta jakintza hori irakasten du Sopelako Ander Deuna ikastolan.

  Kirolak  Berango  Erandio  Getxo  Leioa 2016-10-14 13:33

Umeek pedalei eragingo diete domekan

Umeek pedalei eragingo diete domekan

Elkar Kirolak txirrindulari-klubak Umeen Bizikleta Festaren X. edizioa antolatuko du domeka honetan, urriak 16. Be­rango, Erandio eta Leioako udalek sortutako elkarteko kideek ehunka ume, gazte zein heldu espero dituzte egun osorako prestatu dituzten jardueretan. Goizeko 11:00etan hasi gura bazuten ere, ordu erdi atzeratuko dute ekimena, Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak egin dien eskaera onartuz.

  Kultura  Berango 2016-10-07 12:56

Jorge Perales: "Hasieran etxean egiten nituen grabazioak"

Iker Rincon Moreno

Jorge Perales: "Hasieran etxean egiten nituen grabazioak"

Jorge Perales algortarrak Berangon hutsik zegoen lokal bat musika-estudio bihurtu du: Zarata estudioa. Orain dela 7 urte ekin zion musika grabatzeari, Basaurin; tarte horretan, bertako eta Uribe Kostako hainbat talde grabatzeko aukera izan du. Orain, lokala eta materiala berritu ditu.

  Ekonomia  Berango 2016-10-06 17:15

Lidl kateak ere Berangon egon gura du

Lidl kateak ere Berangon egon gura du

Apurka-apurka, itxura hartzen hasi da Berangoko merkatalgune berria izango dena. Izan ere, azken hilabeteotan hondeamakinen presentzia nabaria da Landaida Goikoko gunean, hara eta hona dabiltza, azpiegitura komertzial berria eraikitzeko lanetan.  84.000 metro koadro izango ditu guneak; horietako 24.500 metro koadro berdeguneak eta aparkalekuak izango dira; beste 50.700 metro koadroetan eraiki ahal izango da. Daborduko, euren saltokia bertan ezarri gura dutela adierazi dute Mercadona supermerkatu-kateak eta Decathlon kirol-produktuen dendak, baita horretarako eskera egin ere. Eta, oraintsu, Lidl supermerkatu-kate alemaniarrak ere horretarako interesa agertu du.

Nabarmenak

Zorion agurrak