Kultura  Sopela 2017-02-23 12:00

Kuadrillek zapatuan ospatuko dituzte aratusteak, Sopelan

Kuadrillek zapatuan ospatuko dituzte aratusteak, Sopelan

Sopelako kuadrillak prest daude mozorrotzeko, zoratzeko, ospatzeko... Izan ere, bazkaria (14:30) eta mozorro-desfilea (17:00) antolatu dituzte; zapatu honetan izango dira, otsailaren 25ean, Ander Deuna ikastolan. Egitarauari jarraituz, arrastiko 07:00etatik aurrera, poteoa egingo dute kalez kale, Polekelele elektro-txarangagaz. Hala, bazkarirako txartelak Sopelako Laiak tabernan eta Larrabasterrako Ugari supermerkatuan eros daitezke, 10 euroan. Historia da mozorrotzeko aukeratu duten gaia.

  Kultura  Sopela 2017-02-23 11:14

Denontzako antzerkia egongo da bihar eta etzi, Sopelan

Denontzako antzerkia egongo da bihar eta etzi, Sopelan

Kulunka Teatro konpainiak otsailaren 24an "Edith Piaf. Taxidermia de un gorrión" antzezlana eskainiko du, Kurtzio kultur etxean, bariku honetan. Hurrengo egunean, XIX. mendeko ipuin klasiko bat eroango du oholtzara Glu Glu antzerki-taldeak; musikaren, dantzaren eta jolasen bitartez, "Mari kizkur eta hiru hartzak" antzezlana beren-beregi. Familia osoarentzako ikuskizuna da. Sarrerak Kurtzio kultur etxean, udaletxean eta Larrabasterrako Sopelarin udal-bulegoan eros daitezke.

  Kultura  Sopela 2017-02-22 16:07

Patxi Larrionen lehenengo nobelaz berba egingo dute bihar, Sopelan

Sopelako Irakurle Klubeko kideak berriro batuko dira bihar, eguena, otsailaren 23a; hitzordua arrastiko 07:00etan ipini dute, Kurtzio kultur etxean. Oraingo honetan, Patxi Larrion (Bergara, 1964) idazlearen lehenengo eleberriaren gainean berba egingo dute; "jukutriak eta sekretuak, anbizioa eta traizioa, adiskidantza eta desira irabiatu ditu bizitasun harrigarriz" bergararrak "Feriatzaileak" (Susa, 2016) nobelan, horrela dio horren sinopsiak.

  Kirolak  Sopela 2017-02-16 13:15

Lointekeko txirrindulari bi, Munduko Kopan

Lointekeko txirrindulari bi, Munduko Kopan

Sopelako Lointek taldearen txirrindulari bi lehiatuko dira Pistako Munduko Kopan, aste-akabu honetan, Calin (Kolonbia). Daborduko, bertan daude Ziortza Isasi elorriarra eta Gloria Rodríguez murtziarra.

  Kirolak  Sopela 2017-02-16 11:15

Zapatuan egingo dute Sopelako Duatloia

Zapatuan egingo dute Sopelako Duatloia

Datorren zapatuan, otsailaren 18an, duatloiagaz hitzordua izango du Sopelak. Bertan jokatuko da 2017ko EAEko duatloi-zirkuituaren bigarren proba. Hamabigarren edizioa izango da aurtengoa, esprint-distantzian egingo da, eta Sopelako Hirubi triatloi-taldeak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuko dute.

  Kultura  Erandio  Getxo  Sopela  Uribe Kosta 2017-02-16 09:30

Liburuak, aukeran egunotan

Liburuak, aukeran egunotan

Uribe Kostako literaturazaleek egundoko asteaz gozatzeko aukera izango dute: zapatutik eta martitzenera bitartean, bost aukera izango dituzte aurrez aukeratutako liburuetan sakontzeko eta zenbait egile ezagutzeko. Eskualdeko irakurzaleen taldeek, kultur elkarteek eta kultur etxeek eskainiko dute aukera horiek. Liburuon artetik hiru euskarazkoak dira.

  Kirolak  Erandio  Getxo  Sopela  Uribe Kosta 2017-02-15 18:20

Uribe Kosta fin ibili da Euskadiko kros-txapelketetan

Uribe Kosta fin ibili da Euskadiko kros-txapelketetan

Arin ibili ziren eskualdeko atletak aurreko aste-akabu bietan Bizkaian jokatutako Euskadiko kros-txapelketetan. Sopelako Munarri taldeak zilarrezko domina lortu zuen beteranoen taldekako proban; Berrizen egin zuten balentria, pasa den domekan egindako distantzia laburreko eta beteranoen EAEko txapelketan. Domina jantzi zuten María Rosa Romerok, Inmaculada Ruizek, Loli Benítezek, Begoña Minayok eta Mónica Pintorek.

  Politika  Sopela 2017-02-15 15:25

Kazetari Kanaia egitasmoa aurkeztuko dute etzi Sopelan

Kazetari Kanaia egitasmoa aurkeztuko dute etzi Sopelan

Bariku honetan, otsailak 17, garatzen dabilen ikerketa-kazetaritza proiektuaren aurkezpena egingo du Igor Meltxorrek, Sopelako Kurtzio kultur etxean. Hitzordua 19:00etan ipini dute; sarrera, doan.

  Politika  Sopela 2017-02-15 15:19

Greziako errefuxiatuen kanpamentuetan egon den sopeloztar batek berba egingo du bihar

Greziako errefuxiatuen kanpamentuetan egon den sopeloztar batek berba egingo du bihar

Ongi Etorri Errefuxiatuakelkarteak antolatuta, ostegun honetan, otsailak 16, berbaldia egongo da, 19:30ean, Sopelako Kurtzio kultur etxean. Ekitaldian, Greziako errefuxiatuen kanpamentuetan egon den sopeloztar batek bere esperientzia eta lekukotza emango ditu. Berbaldia irekia da interesatu denentzat.

  Kirolak  Sopela 2017-02-15 13:00

Panda Raid Bizkaia taldea aurkeztuko dute Sopelan, arrastian

Panda Raid Bizkaia taldea aurkeztuko dute Sopelan, arrastian

Elkartasuna eta kirola uztartzen dituen Panda Raid Bizkaia taldeak gaur aurkeztuko du bere burua, Sopelan. Hitzordua udaletxearen aurreko plazan ipini dute, 18:00etan. Bertan, Marokoko Panda Raid probaren berri emango du seikoteak; euretako hiru partaide sopeloztarrak dira eta beste bat, algortarra. Afrikara eroateko materialak ere jasoko dituzte bertan. Ekimenean, lasterketan erabiliko dituzten 1994ko eta 1988ko Panda Marbella modeloko auto bi erakutsiko dituzte.

  Jendartea  Sopela 2017-02-15 10:45

Sopelako Udaltzaingoak alkohol-tasa laukoizten zuen gidari bat harrapatu du

Sopelako Udaltzaingoak alkohol-tasa laukoizten zuen gidari bat harrapatu du

Etxebarriko 56 urteko bizilagun baten aurkako eginbidea zabaldu du Sopelako Udaltzaingoak, aurreko barikuan, otsailak 10, autoa gidatzen zebilela baimendutako alkohol-tasa laukoiztea egotzita.

  Jendartea  Sopela 2017-02-15 09:46

Sopelako pizzeriek jasandako erasoak salatu ditu Denok Baterak

Sopelako pizzeriek jasandako erasoak salatu ditu Denok Baterak

Sopelako Telepizza eta Mec Mec pizzeriek "kartel eta pintaketa bidez" jasandako "justifikatu bako erasoak eta akusazio kanpaina onartezina" salatu ditu Denok Baterak alderdiak; eta Udalak adierazpen instituzionala plazara dezala eskatu du. Izan ere, euren ustez, "eraso nazkagarri horiek euren egileen tolerantzia ezaren adierazpena baino ez dira". Halaber, "askatasunaren eta bizikidetzaren aldeko zein indarkeriaren aurkako konpromisoa" berretsi egin du Denok Baterak.

 Barrika  Gorliz  Lemoiz  Plentzia  Sopela  Urduliz  Uribe Kosta 2017-02-11 13:50

"Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?", galdetuko dute maiatzaren 7an

"Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?", galdetuko dute maiatzaren 7an

Maiatzaren 7an Uribe Kostako hainbat herrik egingo duten herri-galdeketaren itauna hau da: "Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?", horrela ezagutarazi du Sopelan, gaur eguerdian, Gure Esku Dago herri-ekimenak sortutako Uribe Kostako Ados taldeak.

  Politika  Barrika  Gorliz  Lemoiz  Plentzia  Sopela  Urduliz  Uribe Kosta 2017-02-10 12:32

Uribe Kostako herri-galdeketarako galdera aurkeztuko du Ados taldeak

Uribe Kostako herri-galdeketarako galdera aurkeztuko du Ados taldeak

Gure Esku Dago herri-ekimenak sortutako Ados taldeak Uribe Kostako galdeketan egingo duen itauna zein izango den jakinaraziko du zapatuan, hilaren 11n, Sopelako udaletxeko plazan, 12:30etik aurrera. Ados taldeak maiatzaren 7an egingo du herri-galdeketa, horrenbestez, orduan erantzun beharreko galdera zein izango den ezagutaraziko dute, zapatu honetan, jai giroan. Izan ere, bertsoak, euskal dantzak, kantak eta pandero-joleak ibiliko dira giroa alaitzen; 15:00etan, herri-bazkaria egingo dute Ander Deuna ikastolan.

  Kirolak  Plentzia  Sopela 2017-02-09 17:54

Entrenatzaile berriak Plentzian eta Ugeraga Bn

Entrenatzaile berriak Plentzian eta Ugeraga Bn

Plentzia kirol-taldeak Oskar Bruno fitxatu du lehenengo taldea entrena dezan, Bizkaiko futbol-ligako 1.go mailako 2. multzoan. Dosa Salesianos taldeko koordinatzailea izan da Bruno; aurretik, Getxo Kirolak erakundean oinarri-futbolaren koordinatzailea eta Leioako Lagun Artea futbol-eskolaren zuzendaria ere izan da. Plentziako orain arteko teknikoakaz lan egingo du Brunok.

Lointek taldea prest dago denboraldia abiatzeko

Lointek taldea prest dago denboraldia abiatzeko

Lointek txirrindularitza-taldea aurkeztu zuten joan den barikuan Sopelako Kurtzio kultur etxean. Taldeak Belgikan hasiko du denboraldia, otsailaren amaieran. Italiako Giroa, Flandriako Tourra eta Fleche Wallone lasterketetan parte hartzera gonbidatzea eskatu dute.

  Politika  Sopela 2017-02-03 17:12

EH Bilduko zinegotziak iraindu zituenik ez du argitu Sopelako alkateak

EH Bilduko zinegotziak iraindu zituenik ez du argitu Sopelako alkateak

Aurkeztutako mozioak "Erregu, galderak eta mozio ez erabakigarriak" atalean sartzeko erabakiagaz "ez zeudelako ados" alde egin zuten osoko bilkuratik EH Bilduko zinegotziak, Gontzal Hermosilla EAJko alkatearen berbetan. "Gezurti batzuk dira" esan zuenik ez du ukatu udal agintariak; baieztatu ere ez du egin. Hermosillak dio "gaia eztabaidatzeari ez dio sekula uko egin, gaia udal-batzarrean eztabaidatu zelarik". Hala ere, "gai bat" baino ez du aipatzen alkateak, EH Bilduk aurkeztutako mozioak bi izan zirenean.

  Jendartea  Sopela 2017-02-03 15:53

Beren-beregi txakurrentzako parke bi egingo ditu Sopelako Udalak

Beren-beregi txakurrentzako parke bi egingo ditu Sopelako Udalak

Sopelako Udalak "txakurren aisialdirako" gune bi egokituko ditu laster: bata, udaletxearen ondoan; bestea, Larrabasterra inguruan. Lekuak zehazteke dauden arren, arduradunek jakinarazi dute zirkuitu bat eta txakurrek ariketa egin ahal izateko elementuak egongo direla parke bietan.

  Politika  Sopela 2017-02-03 11:00

"Eztabaida politikoa oztopatzea" leporatu diote Sopelako alkateari

"Eztabaida politikoa oztopatzea" leporatu diote Sopelako alkateari

Sopelako alkatearen "jauntxokeriaren eta errespetu faltaren" aurrean, EH Bilduko sei zinegotziek, Orain Sopelako ordezkariak eta adskripzio bako hautetsi Manuela Ruizek jakinarazpen bateratua izenpetu dute. Euren ustez, "gertatzen ari dena oso larria da". Diotenez, "alkatea behin eta berriz baliatzen ari da txosten juridikoez, udal-batzarretan eztabaida politikoa oztopatzeko".

  Politika  Sopela 2017-02-01 12:00

EH Bilduko zinegotziak iraintzea egotzi diote Sopelako alkateari

EH Bilduko zinegotziak iraintzea egotzi diote Sopelako alkateari

Gontzal Hermosilla EAJko alkateak EH Bilduko zinegotziak "gezurtitzat" jo zituen atzoko osoko bilkuran, koalizioko iturriek adierazi dutenez. Horren aurrean, EH Bilduko eta Orain Sopelako ordezkariek udal-batzar aretoa utzi zuten, Manuela Ruiz talderik gabeko zinegotziagaz eta hurbildutako herritarren zati handi bategaz batera.

Nabarmenak

Zorion agurrak