Politika  Sopela 2017-01-31 18:20

Gaurko udal-batzarrerako aurkeztutako mozioak "zentsuratu" dizkiotela salatu du Sopelako EH Bilduk

Gaurko udal-batzarrerako aurkeztutako mozioak "zentsuratu" dizkiotela salatu du Sopelako EH Bilduk

Elektrizitatearen horniketaren eta kartoien bilketaren inguruan mozio bana aurkeztuak zituela iragarri zuen joan den astean Sopelako EH Bilduk. Gaur, ordea, proposamen biak erregu, galdera eta mozio ez erabakigarrien txandan aurkeztu beharko dituela salatu du koalizio ezkertiarrak; azaldu dutenez, Gontzal Hermosilla EAJko alkateak hartu du erabakia. Gaiaren "larritasuna" ikusita, osoko bilkurara joateko eskatu die EH Bilduk sopeloztarrei; gaur 19:30ean izango da.

  Jendartea  Sopela 2017-01-26 19:00

Trafikoa moztu dute Sopelako Olabide kalean

Trafikoa moztu dute Sopelako Olabide kalean

Errepidean sortutako tamaina handiko zuloa dela eta, trafikoa moztu dute, Sopelako Olabide kalean; Lizarre eta Enrique Urrutikoetxea kaleen arteko bide-zatia norabide bietan itxita egongo da, industrialdera doazen kamioientzat izan ezik. Daborduko errepidea konpontzen hasi da Sopelako Udala.

  Jendartea  Sopela 2017-01-25 17:56

Agure sopeloztar bat ikertzen dabiltza Aimar del Pozoren aldeko itsulapikoa lapurtzea egotzita

Agure sopeloztar bat ikertzen dabiltza Aimar del Pozoren aldeko itsulapikoa lapurtzea egotzita

Sopelako Udaltzaingoa bizilagun bat ikertzen dabil, udalerriko saltoki batetik, Aimar del Pozo ume gaixoarentzat dirua lortzeko itsulapiko bat lapurtzea egotzita. Udal iturriek nabarmendu dutenez, 76 urteko gizona antzeko delitu batengatik inputatu zuten 2014an, Getxon.

  Ekonomia  Sopela 2017-01-25 16:11

Sopela Business Market jardunaldia egingo dute bihar

Sopela Business Market jardunaldia egingo dute bihar

Eguen honetan, urtarrilak 26, Sopela Business Market jardunaldiaren lehenengo edizioa egingo dute Kurtzio kultur etxean; Sopelako Udalaren Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Zinegotzigoak antolatu du. Agintari sopeloztarren berbetan, "enpresa eta inbertsoreen arteko topalekua izatea helburua dauka biharko foroak". Gaineratu dutenez, enpresen sustapena, finkapena eta hazkundea sustatu gura ditu. Jardunaldia 10:00etan hasi eta 20:00etan bukatuko da.

  Politika  Sopela 2017-01-25 10:39

Bere azken liburua aurkeztuko du Ahoztar Zelaietak, Sopelan

Bere azken liburua aurkeztuko du Ahoztar Zelaietak, Sopelan

Eguen honetan, urtarrilak 26, "Evasores, morosos y millonarios vascos. Panamá connections" izenburuko bere azken liburua aurkeztuko du Ahoztar Zelaietak, Sopelan. Plaza Beltza elkarteak antolatutako berbaldia 20:00etan izango da, Kurtzio kultur etxean; sarrera, doan.

  Kirolak  Berango  Erandio  Leioa  Sopela 2017-01-20 12:53

Lointek eta Elkar Kirolak, nagusi Espainiako Ziklokros Txapelketan

Lointek eta Elkar Kirolak, nagusi Espainiako Ziklokros Txapelketan

Eskualdeko txirrindularitza-taldeetako kirolariek hainbat podium lortu zituzten Espainiako Ziklokros Txapelketan, urte hasieran, Valentzian (Herrialde Katalanak). Elite mailan, Alicia Gonzálezentzat (Lointek) izan zen urrezkoa, bere 23 urtez azpiko mailako azken urtean.

  Kultura  Sopela 2017-01-19 13:12

Itzartu elkarteak berbaldi pare bat egingo ditu egunotan

Sopelako Itzartu emakumeen elkarteak berbaldi-zikloa abiatuko du eguen honetan, hilaren 19an. Nuria Sorli psikologoak "Desbloqueos emocionales para una sociedad nueva" izenburuko berbaldia eskainiko du. Otsailaren 2an, eguenean, Itziar Gloria Historian lizentziatuak entzuleak hurreratuko ditu Leonor Akitaniakoa Frantzia eta Ingalaterrako erreginaren pertsonalitatera eta utzitako ondarera.

  Kultura  Sopela 2017-01-18 11:35

"Mami Lebrun" antzezlana, Sopelan

"Mami Lebrun" antzezlana, Sopelan

Bariku honetan, urtarrilak 20, "Mami Lebrun" antzezlana taularatuko du Xake Produkzioak konpainiak, euskaraz, 20:00etan, Sopelako Kurtzio kultur etxean. Sarrerak 6 euroan eskuratuko ahal izango dira barikura arte Kurtzion (11:00-14:00 / 16:00-20:00), udaletxean (09:00-13:30) eta Larrabasterrako Sopelarin bulegoan (09:00-13:30).

  Jendartea  Sopela 2017-01-16 10:57

Sopelako Mec Mec pizzeriaren leihoak apurtu dituzte bertako "esplotazioa" salatzeko

Sopelako Mec Mec pizzeriaren leihoak apurtu dituzte bertako "esplotazioa" salatzeko

Zapatu goizaldean, hilaren 14an, ezezagunek Sopelako Mec Mec pizzeriako leiho danak apurtu zituzten. Erasoa ohar baten bidez aldarrikatu dute hainbat ezezagunek. HIRUKAri helarazitako mezuan ekintza bere gain hartu eta joan den astelehenean enpresa horretako langilea "sistema kapitalistak eragindako prekarietatearen ondorioz" hil zela salatu dute.

  Kirolak  Sopela 2017-01-13 12:00

Surf-jaialdia egingo dute iluntzean Sopelan

Surf-jaialdia egingo dute iluntzean Sopelan

Euskal Herriko Surf Federazioak amaitu den denboraldiko zirkuituetako sariak banatuko ditu gaur, barikua, Sopelan. Hala, EHSF Sariak jaialdia antolatu dute 20:00etarako Sopelako garagardotegian. Surf, Body Board eta SUP zirkuituen sariak emateaz gainera, 2017ko nobedadeak aurkeztuko dituzte, zenbait argazki eta bideo proiektatzeagaz batera. Besteak beste, Garazi Sanchez Ortun surflari getxoztarrak jasoko du Euskal Herriko Surf Zirkuituko lehenengo saria.

  Politika  Sopela 2017-01-13 11:12

Bozketan abstentzioa eman arren, udal-aurrekontuak kritikatu ditu Sopelako EH Bilduk

Bozketan abstentzioa eman arren, udal-aurrekontuak kritikatu ditu Sopelako EH Bilduk

EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk "2017ko aurrekontuen inguruko akordioa izenpetu" zutela zabaldu zuen abenduaren 30ean Sopelako Udalak; egun bat lehenago onartu zituzten diru-kontuak, koalizio ezkerzalearen abstentzioagaz. Gaur, ostera, EH Bilduk gogor kritikatu du EAJk 2017rako aurkeztu duen aurrekontuen proiektua: euren berbetan, "egitasmorik gabekoa, gardentasunik gabekoa, herritarron parte-hartzerik gabekoa eta negoziatzeko denborarik gabekoa" da. Soberanistek 13 proposamen zehatz aurrekontuetan sartzea lortu zuten, abstentzioa emanez.

Prekarietatea hiltzailea!

Prekarietatea hiltzailea!

Erabiltzailearen aurpegia ErnaiAlgorta

Prekarietateak 24 urteko gazte bat hil du Gorlizen. Bihar, 12:30ean Sopelako Mec-Mec pizzeria aurrean elkarretaratzea! Denok kalera!

  Jendartea  Sopela 2017-01-12 10:47

Kartzelan sartu dute Sopelako ustezko su-emailea

Kartzelan sartu dute Sopelako ustezko su-emailea

Sopelan hainbatetan edukiontziak erretzea leporatuta atxilotutako gizona Basauriko espetxean sartzeko agindua eman zuen atzo, eguaztena, Getxoko Epaitegiko titularrak. Martitzen gauean Sopelako udaltzainek berriro atxilotu zuten 48 urteko bizilaguna, edukiontzi bat erre eta bigarren edukiontzi bati sua emateko prest omen zegoenenean. Azken hamar egunotan hirutan atxilotu dute Ertzaintzak eta Udaltzaingoak.

  Jendartea  Sopela 2017-01-11 13:17

Hamar egunean hirugarren aldiz atxilotu dute Sopelako ustezko piromanoa

Hamar egunean hirugarren aldiz atxilotu dute Sopelako ustezko piromanoa

Ustez Sopelako edukiontziak erretzen dabilen gizonezkoa atxilotu dute bart herriko udaltzaingoek. Udal iturriek zabaldu dutenez, daborduko kontainer bat sutan zegoen eta bigarrena erretzera ei zihoan gizona. Azken hamar egunean hirutan atxilotu dute Sopelako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak; hamahiru edukiontziri su emateaz batera, hainbat ibilgailu eta etxebizitza kaltetzea leporatzen diote.

  Kultura  Sopela 2017-01-11 10:47

Laburrean film laburren topaketa egingo dute barikuan, Sopelan

Laburrean film laburren topaketa egingo dute barikuan, Sopelan

Bariku honetan, urtarrilak 13, Laburrean film laburren topaketaren 3. edizioa egingo dute Kurtzio kultur etxean. Sopelako Udalak antolatutako ekitaldia 20:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da; baina, aldez aurretik, gonbidapena jaso beharko da, Kurtzion.

  Ekonomia  Gorliz  Sopela 2017-01-11 10:25

Langile bat hil da istripua izan eta bi astera

Langile bat hil da istripua izan eta bi astera

Pizzak banatzen lan egiten zuen 24 urteko gizon bat hil zen herenegun, urtarrilak 9, Gorlizen, banaketa egiten zebilela zirkulazio istripu bat izan eta bi astera, LAB sindikatuak salatu duenez. Gaztea (A.R.J.) Sopelako Mec Mec pizzeriako langilea zen, eta abenduaren 30ean izan zuen istripua. ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egingo dute barikuan, urtarrilak 13, 12:30ean, Mec Mec pizzeriaren aurrean.

  Ekonomia 2017-01-11 09:59

24 urteko gazte bat hil da Gorlizen, lan istripu baten eraginez

Erabiltzailearen aurpegia LAB

Herenegun, A.R.J. 24 urteko langilea laneko istripuz hil zen. Istripua pasa den abenduaren 30ean izan zen, eta ordutik hona oso larria egon da. Gorlizeko Pizzeria Mec Mec enpresako langilea zen, eta abenduaren 30ean, istripua pairatu zuen azken banaketan. Gehiengo sindikalak elkarretaratze bat egingo du ostiralean, Sopelan, enpresaren egoitza nagusiaren aurrean.

  Jendartea  Sopela 2017-01-09 15:55

Sopeloztar bat atxilotu dute droga saltzea egotzita

Sopeloztar bat atxilotu dute droga saltzea egotzita

Sopelako Udaltzaingoak 33 urteko gizonezko sopeloztar bat atxilotu zuen zapatuan, urtarrilak 7, osasun publikoaren kontrako delitu bat egotzita.

  Jendartea  Sopela 2017-01-09 13:25

Berriro atxilotu dute Sopelako ustezko su-emailea

Berriro atxilotu dute Sopelako ustezko su-emailea

Barikuan, urtarrilak 6, berriro atxilotu zuten Sopelan ustez edukiontziak erretzen ibilitako gizona; urtarrilaren 1eko gauean kiskalitako ontzi bat leporatu zioten. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldutakoaren arabera, oraingo honetan, lau zaborrontzi erretzea leporatzen diote: bat, Akilino Arriola kalean; eta beste hiru, Etxebarri Zeharbidean.

  Jendartea  Sopela 2017-01-05 15:18

Sopelako taberna bateko zerbitzaria atxilotu dute, droga saltzea egotzita

Sopelako taberna bateko zerbitzaria atxilotu dute, droga saltzea egotzita

Sopelako Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko elkarlanari esker, udalerri horretako taberna bateko zerbitzari bat atxilotu zuten atzo goizean, osasun publikoaren kontrako delitu bat egotzita. Udal iturrien arabera, establezimenduak, antzeko aurrekariak zituen; izan ere, 2015eko abuztuan, beste zerbitzari bat harrapatu zuten delitu bera leporatuta.

Nabarmenak

Zorion agurrak