Emanaldia 19:00etan hasiko da, sarreraren prezioa 5 eurokoa da eta Ruben Salvador tronpeta-jotzailea izango da gonbidatua.
Histrión Teatro konpainiaren antzezlana. Helduentzat. Sarrera: 6 euro.
José Luis Ágreda ilustratzaile sevillarraren komiki klasikoaren pertsonaiei omenaldia egiten dien Ágreda: Komiki heroiak erakusketa dago ikusgai Romo Kultur Etxean, azaroaren 1era arte. Ekimen hori urriaren 30ean eta 31n azokaren ordez egingo diren Komiki Jardunaldien aurrerakina izango da.
Antzerki Jardunaldi ohiek izena aldatu dute aurten eta beste eszena-modalitateak hartuko dituzte, hala nola dantza, zirku-antzerkia eta diziplina-anitzeko ikuskizunak. Hala, urriaren 25era arte, jardunaldiek 15 lan ekarriko dituzte Muxikebarri Antzokira ohiko zutabeak mantenduta: euskal ekoizpenen aldeko apustua, askotariko programazioa, adin guztietarako eskaintza eta ordainpeko zein doako ikuskizunak.