Osteguna, irailak 2

15:00

MAPS: Argazki eskoletako ikasleen topaketa

Romo Kultur Etxea, Getxo | Berbaldiak eta mahainguruak

Parte-hartzaileak: Elisava, IEFC, Fuga, Univ. Politécnica de Valencia, Mistos, Lens, Efti, BlackKamera MAPS (Lagunik Onenak Betiko) gorabidean diren artista bisualen arteko topaketa bat da. Hainbat eskolatako ikasleek elkar ezagutzeko, beraien lanak elkarbanatzeko, kezkak adierazteko, bakoitzaren proposamenen inguruan hausnartzeko eta elkarlanerako eta ezagutza-sareak ehuntzeko aukera izango dute bertan. Elkarrekin biziko diren asteburu batean, ikasleek batera egoteko, Jaialdiko jardueretan parte hartzeko eta Getxora beraien lanak aurkeztera etorriko diren artistak ezagutzeko aukera izango dute. Aurkeztutako lanetako bat GETXOPHOTO 2022an erakusteko aukeratuko du Jon Uriarte komisarioak.

MAPS: Argazki eskoletako ikasleen topaketa Romo Kultur Etxea

Parte-hartzaileak: Elisava, IEFC, Fuga, Univ. Politécnica de Valencia, Mistos, Lens, Efti, BlackKamera

MAPS (Lagunik Onenak Betiko) gorabidean diren artista bisualen arteko topaketa bat da. Hainbat eskolatako ikasleek elkar ezagutzeko, beraien lanak elkarbanatzeko, kezkak adierazteko, bakoitzaren proposamenen inguruan hausnartzeko eta elkarlanerako eta ezagutza-sareak ehuntzeko aukera izango dute bertan.

Elkarrekin biziko diren asteburu batean, ikasleek batera egoteko, Jaialdiko jardueretan parte hartzeko eta Getxora beraien lanak aurkeztera etorriko diren artistak ezagutzeko aukera izango dute. Aurkeztutako lanetako bat GETXOPHOTO 2022an erakusteko aukeratuko du Jon Uriarte komisarioak.

19:30
14:00

Berangoko udako kultur programa

Berangoko puntu ezberdinetan, Berango | Jaiak

Ezohiko uda ere izango da aurtengoa, jarduera kulturalei dagokienez behintzat. Hala, urtez urteko jaiak beharrean, udaldi osorako egitaraua prestatu dute oraingoan. Jarduerak eskolan eta Berangoeta kultur etxean jarritako karpetan egingo dituzte; Santa Anako jaietan, aldiz, auzo horretan jarritako karpan izango dira. Ekitaldi guztientzako edukiera mugatuta egongo da, eta aldez aurretik eskuratu beharko dira sarrerak, doan, Berangoeta kultur etxean.

Berangoko udako kultur programa Berangoko puntu ezberdinetan

Ezohiko uda ere izango da aurtengoa, jarduera kulturalei dagokienez behintzat. Hala, urtez urteko jaiak beharrean, udaldi osorako egitaraua prestatu dute oraingoan. Jarduerak eskolan eta Berangoeta kultur etxean jarritako karpetan egingo dituzte; Santa Anako jaietan, aldiz, auzo horretan jarritako karpan izango dira. Ekitaldi guztientzako edukiera mugatuta egongo da, eta aldez aurretik eskuratu beharko dira sarrerak, doan, Berangoeta kultur etxean.

09:00
21:00

Margolan erakusketa: Paloma Rojas

Erakusgela / Sala Eloisa Artaza Kalea, 3, Gorliz | Erakusketak

Paloma Rojas akuarelistak Uribe Kostako eta Bilbo inguruko gaiak islatzen dituzten 26 lanen erakusketa egingo du Gorlizeko erakusgelan. Abuztuaren 23tik irailaren 4a arte.

Margolan erakusketa: Paloma Rojas Erakusgela / Sala Eloisa Artaza Kalea, 3

Paloma Rojas akuarelistak Uribe Kostako eta Bilbo inguruko gaiak islatzen dituzten 26 lanen erakusketa egingo du Gorlizeko erakusgelan. Abuztuaren 23tik irailaren 4a arte.

Artearen ibilbidea II "Erakusketa ibiltaria"

Getxo | Erakusketak

Udako hilabeteetan Bizkaira itzuliko da helburu didaktikoko "La ruta del Arte BBK / Artearen Ibilbidea II" erakusketa ibiltaria; 2018tik, ibilbide arrakastatsua egin du Euskadiko udalerri askotan zehar.

Caleidoscopio argazkilaritza garaikideko online programaren izen-emate epea

Sopela, Getxo Uribe Kosta | Ikastaroak eta tailerrak

Irailaren 7ra arte zabalik egongo da Caleidoscopio egitasmoaren bigarren edizioan parte hartzeko izena emateko epea. Hori da argazkigintza garaikideari buruzko irudiaren munduari lotutako hezkuntza-programa bat, eta irailetik 2022ko urtarrilera bitartean egingo da. Oraingoan, Helena Goñi artista bisualak, Caleidoscopio ekimenaren sortzaileak, sinergiak batu ditu Begihandi Kultur Elkarteagaz –Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiaren bultzatzailea–.

Caleidoscopio argazkilaritza garaikideko online programaren izen-emate epea Sopela

Irailaren 7ra arte zabalik egongo da Caleidoscopio egitasmoaren bigarren edizioan parte hartzeko izena emateko epea. Hori da argazkigintza garaikideari buruzko irudiaren munduari lotutako hezkuntza-programa bat, eta irailetik 2022ko urtarrilera bitartean egingo da. Oraingoan, Helena Goñi artista bisualak, Caleidoscopio ekimenaren sortzaileak, sinergiak batu ditu Begihandi Kultur Elkarteagaz –Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiaren bultzatzailea–.

10:30
22:00

Itzubaltzeta/Romoko Aste Kulturala

Santa Eugeniako aparkalekua, Getxo

Uda pasatzear dagoela, datozen hilabeteetan izango dira Getxoko auzoetako Aste Kulturalak. Lehenengoa Itzubaltzeta/Romon izango da, irailaren 2tik 5era, eta horren berri eman dute antolatzaileek. Ekintza guztiak Santa Eugenia kaleko aparkalekuan izango dira, eta horietan parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da –jarduera bakoitzaren ondoan izen-ematerako linka dago–.

Itzubaltzeta/Romoko Aste Kulturala Santa Eugeniako aparkalekua

Uda pasatzear dagoela, datozen hilabeteetan izango dira Getxoko auzoetako Aste Kulturalak. Lehenengoa Itzubaltzeta/Romon izango da, irailaren 2tik 5era, eta horren berri eman dute antolatzaileek. Ekintza guztiak Santa Eugenia kaleko aparkalekuan izango dira, eta horietan parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da –jarduera bakoitzaren ondoan izen-ematerako linka dago–.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»