Plentziako txikiteroen mende erdiko ibilbidearen erakusketa egongo da Plentziako Goñi Portalen
Horren ordez, urtarrilaren 5ean, Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek Kurtzio kultur etxean hartuko dituzte umeak. 16:00etatik 19:00etara egongo dira, baina bertaratzeko aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da Sopelako webgunean edo Kurtzion bertan.
Plentziako Udalak antolatuta, datorren urtarrilaren 5ean, Erregeen Gau Magikoa ospatzeko harrera eta photocall-a izango dugu Jai Alai frontoian, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Parte hartzeko, ezinbestekoa da hitzordua hartzea Goñi Portalen edo 94 677 55 41 telefonora deituz. Erreserbak urtarrilaren 3, 4 eta 5ean egin ahal izango dira, 10:00etatik 14:00etara. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Jarduera guztiak edukiera mugatuarekin egingo dira, Covid-19aren aurkako segurtasun-neurriak aplikatuz.
Errege Magoen kabalgatak bertan behera geratzen da. Horren ordez, Erregeen harrera egingo da. Astrabudua: San Lorentzo elizaren inguruan, 18:00etan
Errege Magoen kabalgatak bertan behera geratzen da. Horren ordez, Erregeen harrera egingo da. Altzaga: Jado Ikastetxea 18:30
Erregeen harreran hiru emanaldi egingo dira: 19:00, 19:45 eta 20:30; eta sarrera aurkeztu beharko da.
Gontzal Mendibil ibilbide luzeko kantaria dugu, 19 diska, 5 musikal eta berrehundik gora kantu sortu izan ditu, eta oraingo honetan, Sopelako Urepel Abesbatzarekin eta bere goren-gorengo musikariekin batera kontzertu berezia eta erakargarria eskiniko digute. Gontzal oraintsu plazaratutako diska berriarekin datorkigu, Luis Baraiazarra karmeldar poetak, San Joan Gurutzekoren idazlan guztiak, prosa eta olerkiak euskeratu ditu eta Zeanuriko kantariak 13 poemei musika jarri die. Eta Irma Rutkauskaitek zuzentzen duen Urepel Abesbatzak lagunduko dio kontzertu honetan. Poema on batek, edertasuna eta esangura eduki behar du. Ba, oraingo honetan, jatorrizko bertsioak daukan metrika eta errima berean euskeratu ditu Baraiazarrak, gure hizkuntzaren sen eta soinurik ederrenean. Juan de Yepes (San Joan Gurutzekoa) Kartzeleratua izan zan eta hantxe idatzi zituen bere poema eder gehientsu horiek; kantuen hitzek, proiekzio eta pantaila bidez ere jarraitu izango du ikusleak: “Neugan bizi gabe biziz/ hain nago goi-bizi minez/hiltzen bainaiz hil ezinez”.
Segurtasun-neurri berriak ere kontuan hartuta, erregeen kabalgata bertan behera geratu da. Horren ordez, harrerak egingo dituzte Muxikebarri Antzokian eta Romo Kultur Etxean, aldez aurretik hitzordua eskatuta, txikienek haiengana hurbiltzeko aukera izan dezaten. Harrerak urtarrilaren 4an eta 5ean izango dira, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 21:00etara.
Ohi den legez, abenduan murgildu eta Gabonei zein urte berriari ondoetorria egiteko egitarau zabala prestatu du Berangoko Udalak egunotarako. Besteak beste, antzerkiak, Olentzero eta Mari Domingiri zein Errege Magoei harrerak, kontzertuak eta beste hamaika aukera egongo dira.
Ecuador Etxea eta Baskale elkarteen ekimenez, pentsionisten lau urteotako borrokaren berri emateko argazki-erakusketa hartuko du egunotan Algortako Abian kultur elkarteak. Aurkezpena bihar, urtarrilaren 2an, egingo dute, eguerdiko 13:00etan. Erakusketa hilabete osoan egongo da ikusgai.