Ekainaren 6an, bariku honetan, adimen artifizialaren inguruko ikastaro bat egingo dute, goizeko 10:00etatik 13:00etara, Urduliz 42n. Hala, AAren munduan murgildu ahal izango dira interesdunak: nola funtzionatzen duen, nola entrenatzen den... Helburua da AA adinekoei hurbiltzea, gero eta gehiago egunerokotasunaren parte den teknologia hori ulertzen laguntzeko. Eman izena, hemen.
Ekainean zehar, Barrikako ludotekak hainbat ekintza antolatu ditu barikuetarako, herriko txikiek bitxiakaz eskulanak egiteko, kaleidoskopioa sortzeko eta jatorduez gozatzeko aukera izan dezaten. Jarduera guztiak 18:00etan izango dira.
Araldi elkarteak antolatuta.
Ekainaren 2tik 6ra, Erandioko kaleak kirolez beteko dituzte.Udalerriko 30 bat taldek eta klubek beraien jarduerak erakutsi eta probatzeko aukera ere eskainiko dute. Aurtengo ekimenak gune berriak izango ditu, hala nola Astrabuduko anbulatorioa eta Erandiogoikoa.