Domekan, hilaren 19an, egingo du Itxartuk bere kros-lasterketaren 35. edizioa. Horretan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago, martxoaren 16ra arte, "lasterketa bakoitzeko gehieneko parte-hartzaile kopurua osatzen ez den bitartean". Krosa Algortako Batzokiaren inguruan izango da, 10:30etik aurrera.
89 minutuko iraupena. Adin guztietara zuzenduta. Sarrerak 2,50 euroko kostua du.
Jabier Gallaga Ruiz, 25 urte espetxean: 'Kondena bikoitzik EZ!' lelopean mobilizazioa Algortanhttps://hiruka.eus/komunitatea/algortakosare/1669303035590-jabier-gallaga-ruiz-25-urte-espetxean-kondena-bikoitzik-ez
Ikuskizun honek balioan jartzen du pertsonek beren gorputzekin edo irudimenarekin esperimentatzeko duten gaitasuna, rol desberdinak jokatzeko, munduarekin erlazionatzeko, harremanetan arakatzeko, probatzeko, bilatzeko gaitasuna. Finean, hainbat aukera ikertzeko gaitasuna. Balio hori errebindikatu beharra ikusten dugu gizarte mesfidati batean, dena presaka etiketatzeko joera duen gizarte honetan. Huts egiteko eskubidea aldarrikatzen dugu, baita porrot egitekoa ere, bizitza bere sakonera osoan ulertuko badugu. Eta batez ere, arnasa eskaini. Sarrera: 6 euro
Martina zain dago eta beldur da. Aita noiz etorriko zain dago. Eta beldur da. Kainabera hartu eta portura hurbilduko da aitaren itsasontzia noiz etorriko. Orduan zerbaitek tenk egingo dio bere kainaberari eta ezin izango dio eutsi ez kainabera ezta beldurrari ere. Sarrera 4/6 euro
"Nik ere gehitzen dut" erakusketa ibiltaria Ibarreta plazan. Martxoaren 16tik 19ra ikusgai.
Garazi Basterretxea Bareak gidatutako idazketa tailer honetan, partaideek euren testu propioak sortuko dituzte euskal literaturako testuetatik abiatuta eta dinamika ludiko parte-hartzaileen bidez. Partaideei fikziozko lanak sortzeko tresnak emango zaizkie, gura dutenari buruz idatz dezaten. Besteak beste, poemak, ipuinak, eta narrazio laburrak landuko dira. Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira. Tailerra hilean behin egingo da, eguenetan 19:30etik 21:00etara, Azebarri Kultura Elkartean (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia). Hurrengo saioak honakoak dira: martxoaren 2an, apirilaren 20an, maiatzaren 4an, eta ekainaren 1ean. Izen-emateko: 619 93 55 41 / egizugetxo@gmail.com