Igandea, maiatzak 14



10:00

Andra Mariko jaiak

Getxoko Andra Mari, Getxo | Jaiak

Andra Mariko jaiak Getxoko Andra Mari

10:00

Ibilbidea Urdulizetik Plentziara tokikoTantak elkartearen eskutik

Urduliz, Urduliz | Irteerak eta txangoak

“Urdulizetik Plentziara, historia eta natura" ibilbidea Tantak elkartearen eskutik. Lau orduko iraupena duen ibilbidea izango da, eta helburu nagusia da Uribe Kostako ingurumen naturala ezagutzea. Urdulizetik Plentziara doan bidea oinez egingo dute, aldaparen bat duten bide asfaltatuetatik. Plentziako alde zaharrean dagoen Plasentia Butron museora bisita gidatua egingo dute eta buelta metroz izango da. 50 plaza daude guztira, eta zailtasuna ertaina da. Maiatzaren 14an, domekan, goizeko10:00etatik 14:00etara. Eman izena esteka honetan.    

Ibilbidea Urdulizetik Plentziara tokikoTantak elkartearen eskutik Urduliz
“Urdulizetik Plentziara, historia eta natura" ibilbidea Tantak elkartearen eskutik. Lau orduko iraupena duen ibilbidea izango da, eta helburu nagusia da Uribe Kostako ingurumen naturala ezagutzea. Urdulizetik Plentziara doan bidea oinez egingo dute, aldaparen bat duten bide asfaltatuetatik. Plentziako alde zaharrean dagoen Plasentia Butron museora bisita gidatua egingo dute eta buelta metroz izango da. 50 plaza daude guztira, eta zailtasuna ertaina da.
Maiatzaren 14an, domekan, goizeko10:00etatik 14:00etara. Eman izena esteka honetan.
 

 


10:30

Plentziako artisautza azoka

Plentziako udaletxea, Plentzia | Azokak

Plentziako artisautza azoka Plentziako udaletxea

18:00

Animazio zinea: "Ipuin herriko berriak"

Berango Antzokia, Berango | Umeentzako jarduerak

Sarrera doan.

Animazio zinea: "Ipuin herriko berriak" Berango Antzokia

Sarrera doan.



19:00
19:00

Tailerra: Txatxarrak idazketa talde feminista

Azebarri Kultura Elkartea, Getxo | Ikastaroak eta tailerrak

Garazi Basterretxea Bareak gidatutako idazketa tailer honetan, partaideek euren testu propioak sortuko dituzte euskal literaturako testuetatik abiatuta eta dinamika ludiko parte-hartzaileen bidez. Partaideei fikziozko lanak sortzeko tresnak emango zaizkie, gura dutenari buruz idatz dezaten. Besteak beste, poemak, ipuinak, eta narrazio laburrak landuko dira. Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira. Tailerra hilean behin egingo da, eguenetan 19:30etik 21:00etara, Azebarri Kultura Elkartean (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia). Hurrengo saioak honakoak dira:  martxoaren 2an, apirilaren 20an, maiatzaren 4an, eta ekainaren 1ean. Izen-emateko:  619 93 55 41  / egizugetxo@gmail.com

Tailerra: Txatxarrak idazketa talde feminista Azebarri Kultura Elkartea

Garazi Basterretxea Bareak gidatutako idazketa tailer honetan, partaideek euren testu propioak sortuko dituzte euskal literaturako testuetatik abiatuta eta dinamika ludiko parte-hartzaileen bidez. Partaideei fikziozko lanak sortzeko tresnak emango zaizkie, gura dutenari buruz idatz dezaten. Besteak beste, poemak, ipuinak, eta narrazio laburrak landuko dira.

Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira.

Tailerra hilean behin egingo da, eguenetan 19:30etik 21:00etara, Azebarri Kultura Elkartean (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia). Hurrengo saioak honakoak dira:  martxoaren 2an, apirilaren 20an, maiatzaren 4an, eta ekainaren 1ean.

Izen-emateko:  619 93 55 41  / egizugetxo@gmail.com



17:30
17:30

Inguru Minguru tailerrak

Barrika Berango Gorliz Lemoiz Plentzia Sopela Urduliz Uribe Kosta | Umeentzako jarduerak

Maiatza, ekaina, iraila eta urriko barikutan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrietan, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer desberdinak egingo dituzte. Helburua da txikienei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabe araztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea. Parte hartzaile kopurua irekia da, eta 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago tailerra.    

Inguru Minguru tailerrak

Maiatza, ekaina, iraila eta urriko barikutan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrietan, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer desberdinak egingo dituzte.

Helburua da txikienei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabe araztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea.

Parte hartzaile kopurua irekia da, eta 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago tailerra.

 

 



11:00
23:00

Folk musikaren doinuek hartu dute Astrabuduko Mendiguren plaza

Mendiguren plaza, Erandio | Musika

Bihartik domekara bitartean Herrien Batasuna folk musikaren jaialdiaren bigarren edizioa egingo dute Erandion. Egun horietan, doinu herrikoienak ekarriko dituzte, besteak beste, Oxabi, Fetén Fetén, Sonakay edo Luhartz erromeria taldeek. Baina ez dira bakarrak izango, Kantaguneak, Musika Eskolako ikasleek eta herriko dantza-taldeek ere euren tartea izango dutelako. 

Folk musikaren doinuek hartu dute Astrabuduko Mendiguren plaza Mendiguren plaza

Bihartik domekara bitartean Herrien Batasuna folk musikaren jaialdiaren bigarren edizioa egingo dute Erandion. Egun horietan, doinu herrikoienak ekarriko dituzte, besteak beste, Oxabi, Fetén Fetén, Sonakay edo Luhartz erromeria taldeek. Baina ez dira bakarrak izango, Kantaguneak, Musika Eskolako ikasleek eta herriko dantza-taldeek ere euren tartea izango dutelako. 



17:30
17:30

Multiekintza: herri-kirolak, ur jolasak, puxika jokoak...

Gorlizko Ikastetxean, Gorliz | Kirol-ekitaldiak

Multiekintzak doan, 6 eta 12 urteko umeei zuzenduta. Gorlizko Ikastetxeko patioan. Bariku guztietan, 17:30etik 19:00etara. Maiatzaren 12an: puxika jokoak. Maiatzaren 19an: munduko jolasak. Maiatzaren 26an: herri kirolak. Ekainaren 2an: olinpiadak. Ekainaren 9an: multikirolak. Ekainaren 16an: ur jolasak.

Multiekintza: herri-kirolak, ur jolasak, puxika jokoak... Gorlizko Ikastetxean

Multiekintzak doan, 6 eta 12 urteko umeei zuzenduta. Gorlizko Ikastetxeko patioan.

Bariku guztietan, 17:30etik 19:00etara.

Maiatzaren 12an: puxika jokoak.

Maiatzaren 19an: munduko jolasak.

Maiatzaren 26an: herri kirolak.

Ekainaren 2an: olinpiadak.

Ekainaren 9an: multikirolak.

Ekainaren 16an: ur jolasak.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»