Gernika-Palestina sarearen Algorta-Getxoko taldea sortzeko bilera egingo dute gaur, urtarrilaren 30ean, Bentan (Aingeruaren etorbidea, 49). Hitzordua iluntzeko 19:30ean jarri dute, eta gura duenak parte hartu ahal izango du horretan. Taldearen helburua da Palestinari elkartasuna adierazi eta genozidioa salatzea.
Urtarrilaren 17tik 31ra, Gorlizko KZguneak “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” izeneko ikastaroa eskainiko du. Hala, xedea da ikastea gailu horiek pertsonalizatzen eta sare batera konektatzen ikastea. Horrez gain, Android mugikorren aplikazio desberdinak erabiltzeko eta kudeatzeko gaitasuna landuko dute. Betiere, ezinbesteko betekizuna izango da Android gailu bat izatea eta gomendagarria da bertan memoria nahiko edukitzea ikastaroaren jarraipena egokia izan dadin. Izena emateko eta informazio gehiagorako hemen.
Egilea: Edurne Cacho
18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.