Abenduaren 1ean, Elanchove lurrunontziaren hondoratze misteriotsua erakusketa inauguratuko dute Plasentia de Butron Museoan. Erakusketa Idoia Ibañez Espainiako Merkataritza Itsasketako lehen emakume kapitainak komisariatuko du, eta Merkataritza Itsasketako Kapitainen Bizkaiko Elkartearen laguntza izan du. Erakusketak enigma historiko bat argitzea ez ezik, kaltetutako familiei omenaldia egitea ere bilatzen du, erantzunen zain dauden galderez betetako iraganari leiho bat irekitzeko xedeagaz.
Lemoizko Udalak pasa den urtean hasitako txalaparta ikastaroan izena emateko epea ireki du urtarrilaren 10era arte. Ikastaroa Urizarko kultur gelan egingo da, eguaztenero, eta urtarrilaren 8tik aurrera jarriko da martxan berriro ere. Ordutegia honako hau da: 16:30etik 17:00etara, haurrentzat, eta, 17:00etatik 18:00etara, helduentzat. Ikastarora ez da materialik eraman behar.