Izen ematea telefonoz edo emailez 946 77 51 63 - liburutegia@barrika.eus 5-12 urteko umeentzat
Euskaraz bizitzeko asteburua izaten da elurretara antolatzen duguna. Iraupen-eskia praktikatzeko aukera zabaltzen dugu 5 urtetik gorako haurren eta helduentzat, eta eskiatu gura ez dutenentzat erraketekin ibiltzeko plana ere badago. Helduek ere euskaraz berba egin behar dute. Martxoko hirugarren asteburuan joango gara aurten, martxoaren 14an irten (ostirala, 19:00, Fadurako markesina) eta martxoaren 16an buelta (igandea, 21:00 ak aldera). Aurre izena emateko, formularioa bete, idatzi edo deitu: 622 433 085 / sendigetxo@gmail.com
Onofre genero pikareskoaren erroldan sartu zen 1604an. Tormesko itsumutila eta Guzmán de Alfarache “pikaroak” edo “eskuluzeak” izan ziren, baina Onofre “gitoia” izan zen, saiatuaren sinonimoa XVII. mendeko Espainian. “Tartufo” interpretatu ondoren, Pepe Viyuela bueltan da, 2024ko Almagroko Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdian estreinatutako obra hau agertokietan antzezteko. Kontakizun autobiografiko honek komedia-itxura hartzen du, musika-interludioekin, eta gazte baten bizitzako ibilera gorabeheratsuak ditu ardatz, haurtzarotik hasita. Zorigaiztokoak eta miserableak izan ziren lehen urte haiek, eta gaizkiaren bidetik ibili behar izan zuen biziraungo bazuen… BERTSIOA ETA MOLDAKETA: Bernardo Sánchez, Pepe Viyuela. ESZENA ZUZENDARITZA: Luis d’Ors. MUSIKA ZUZENDARITZA: Sara Águeda. ANTZEZLEA: Pepe Viyuela. MUSIKARIA: Sara Águeda. IRAUPENA: 80′. SARRERA: 10 euro
Igone Mariezkurrena (Pasai Donibane, 1985) kazetari eta antropologoak Pakistanera egindako hainbat bidaiatan behatu eta dokumentatutako errealitateen berri jasotzen du Indusen ibaibideak kazetaritza lanak. Guztiek dute zerikusia krisi klimatikoak Indus ibaiaren arroan bizi diren jendeen bizitzetan duen inpaktuarekin eta horren alderdi sozialarekin. Generoa eta giza eskubideak zeharlerro garrantzitsua dira erakusketa formatua duen ikerketa lan honetan. Erakusketan ikus daiteke ere CVCEPhoto 2024 argazki erakusketa.
Betidanik, ardogintza gizonezkoen ofizioarekin uztartu izan da. Gure eskuetaraino iritsi diren argazki zaharretan, gizonezkoak dira ardoaren elaborazioa lanetan ageri direnak. Baina emakumeek ere lan garrantzitsua bete dute tradizioz gizonezkoena izan den ardogintzaren sektore honetan. Hala, gure ondaren hain ezezaguna den alderdi hau gizarteratzeko helburuz, Emakumea ardogintzan erakusketa bat antolatu dute ardogintzari lotutako ondarean emakumezkoaren papera zein izan den ezagutzera eman eta ardogintzaren transmisioan eta kontserbazioan egin duen ekarpena zein izan den azpimarratzeko. Juan Celaya Letamendi Fundazioak antolatuta. Bisita guidatua: martxoak 6, 19:00 h
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |