Plentziako itsas historiari eta iragan kolektiboari aitortza egiten dion Itsasontzien ilustratzailea erakusketa ikusgai egongo da uztail osoan Goñi Portal kultur etxean. Roberto Hernandez marrazkilariaren 17 akuarelek hiribilduaren itsas kultura eta memoria historikoa gogora ekartzen dituzte, artearen bidez.
Zapatu honetan, uztailaren 5ean, 12:30tik aurrera, Armintzako kultur etxeak Pinturitas arte erakusketaren inaugurazio ekitaldia hartuko du. Ekimen hau Sonia Rueda irakasleak urtean zehar bere ardurapean izan dituen ikasleek egindako lanakaz urtero egiten den erakusketa da. Erakusketa zapatu honetan inauguratuko da, eta doan egongo da eskuragarri uztailaren 14ra arte, 10:00etatik 14:00etara, Armintzako kultur etxean.