Gorlizko Gandia auzo txikiak lurrikara handiak sortzen ditu festetan. Hala, urtero bezala, bere saiheski-jan gozagarria egingo dute auzotar guztientzako, sagardo eta guzti. Jaietako protagonista nagusiak, hala ere, Gandiako umeak dira: 12:00etatik 16:00etara, haurrentzako ur-parke handia egongo da; 18:00etatik 20:00etara, umeentzako jokoak egingo dituzte; 21:00etan, zezensuzkoa izango dute eta, 21:15ean, disko-berbenak egunari amaiera emango dio. Hurbildu zaitez auzoko jaietara!
Abuztuaren 9tik 12ra bitartean ospatuko dituzte aurten Algortako Portu Zaharreko jaiak. Iazko kuadrillen txapelketako talde irabazleak irakurriko du pregoia, eta horregaz batera hasiko dira festak. Lau egun horietan zer izango den jakin gura? Bada, hona hemen behin-behineko egitaraua!
Abuztuaren 2tik aurrera, bost egun izango dituzte berangoztarrek udalerriko azken jaiez gozatzeko. Azken eguna, abuztuaren 10a, bakailaoari dedikatuko diote.