Abuztua atzean utzita, Euskal Jaiak Sopela hartuko du aste-akabu honetan. Zapatuan, irailaren 6an, Nekazal Azoka handia egingo dute udaletxeko plazan, eta goizean zehar, Barinatxe txistu taldearen kalejiraz gozatuko dute sopeloztarrek herriko kaleetan zehar. Domekan, irailaren 7an, Artisautza azoka egingo dute udaletxearen inguruan. Ikusi egitarau osoa, hemen!
Barikuan abiatuko dituzte Leioako Ondiz auzoko festak, eta irailaren 5etik 9ra hartuko du jaien egitarauak. Egun horietarako hainbat jarduera prestatu dituzte, tartean, oso ezagunak diren makailao eta aurresku txapelketak. Horregaz batera, domekan waterpolo Eguna ere izango dute.
Urdulizko Andra Mariko jaiak dira udako azkenetariko festak, hortaz, gelditzen diren energiakaz herritarrek agur esango diote festa garaiari. Hementxe behin-behineko egitaraua.
Getxok berriro ere habaneren eta itsas abestien doinuak hartuko ditu. Irailaren 4tik 7ra, Muxikebarrin ospatuko dute 39. Habanera eta Itsas Abesti Jaialdia, euskal kostaldean tradizio luzea duen ekitaldi kulturala.