Irailaren etorreragaz batera, Leioako auzoetako festak ere hasten dira. Lehenengo, Ondizko festen txanda da, eta, horien ostean, hilaren 10etik aurrera, Udondoko Tolentinoko Nikolas Deunaren txanda izango da. Festek iraungo duten lau egunetarako hainbat jarduera prestatu ditu jai-batzordeak, besteak beste, kontzertuak eta Udondoko XV. Paella Txapelketa.
Urdulizko Andra Mariko jaiak dira udako azkenetariko festak, hortaz, gelditzen diren energiakaz herritarrek agur esango diote festa garaiari. Hementxe behin-behineko egitaraua.
Getxo Folk jaialdiaren 41. edizioa irailaren 10etik 14ra egingo da eta guztira 13 emanaldi eskainiko dira. Ordainpeko kontzertuetan Estrella Morente, Carminho eta Capercaille bezalako artista entzutetsuak izango dira, eta jaialdia Benito Lertxundiri eskainitako omenaldi bereziagaz itxiko da. Doako emanaldiak, berriz, Ereagako hondartzan eta Areetako Geltokia plazan izango dira, Chambao eta Muerdo izango dituztelarik buru.