Gorlizera berriro bueltan dira ibilbide zirkularrak! Hala, urriaren 5ean izango da lehenengoa, domekan, Itsasargiko errepidetik, Foru Abeletxeko larreetatik, Fano eta Orabille auzuneetatik eta Saratxagatik Gorlizera itzulia igo gabeko ibilbide zirkularra. Bigarrena, urriaren 19an, domekan, izango da. Itsaslabarren ibilbidea da: zazpi gailur txiki egingo dituzte Astondotik Armintzaraino. Bi ibilbideak Ibarreta plazatik hasiko dira, goizeko 09:00etan.
Andraka auzo lemoiztarrak oraindino ere parada du bere jaiak ospatzeko: urriaren 4an, zapatuan, San Frantzisko jaien hasiera handia izango da eta urriaren 13ra arte ez du etenik izango. Besteak beste, putxera lehiaketa, mus txapelketa, Etzandarri mendi taldeko irteera, disko festa eta txokolatada izango dute auzokideek festez gozatzeko.