Datorren martxoaren 12an, eguenean, Mendebaldeko Sahara, 50 urtez ahaztuta izenburuko solasaldia egingo dute arrastiko 19:00etan Benta gunean, ATFAL Sahararen aldeko Getxoko elkarteak eta Getxoko Udalak elkarlanean antolatuta.
Martzel Do Nascimento Goiriaren "Jainko Bakarra" erakusketa orainari buruzko errealitatea eta bestelako etorkizun posibleak irudikatzeko aukera aztertzen duen pintura bilduma da. Ikuspegi materialista batetik itxaropen ezaren eta aldaketak pentsarazteko bizi-bultzadaren arteko gorabehera emozionaletik sortzen da proiektua. Mihisean egindako teknika mistodun lanek aurkakoen arteko tentsiotik eraikitzen dira: geometrikoaren eta organikoaren artekoa, oreka eta gatazka, eustea eta bulkada. Beltzaren eta laranjaren presentzia etengabeak izaera narratiboa hartzen du, pentsamendu material eta emozionalaren ariketa jarrai gisa funtzionatzen duen elkarbizitza kromatiko bat sortuz.